Eva Ferreirak bakarrik aurkeztu du hautagaitza EHUko errektoretzara


17.10.2020 | 00:52
Eva Ferreira, argazkiaren erdian, proposatutako lan taldearekin atzo. Argazkia: Oskar González

Bilbo – Ekonomika Aplikatuko katedradunak hurrengo lau urteetan errektore izateko hautagaitzara aurkeztuko duen lan taldea jakinarazi zuen atzo Eva Ferreirak. Beste batzuen artean, gaur egun gerente den Lore Bilbao izango da talde horretako partaide. Adierazi zuetenez, Ferreirarekin batera bozketara aurkeztuko direnek unibertsitatearen nazioartekotzean jarri dute begirada, besteak beste.

"Garapen jasangarriaren helburuarekin konprimetitutako unibertsitatea behar dela" esan zuen atzo errektoregaiak, eta, "bere adarrak munduan zehar zabaltzen dituen, baina kulturarekin eta bere sustraiekin orekan dagoen unibertsitatea" izateko asmoa agertu zuen ere. Bere taldearekin batera egin duen agerraldian azaldu duenez, "eraldaketa digitalak hobeto kudeatzen, ikasten, irakasten eta komunikatzen lagunduko duen unibertsitatea" irudikatzeko asmoa dute.

Bestetik, Europako beste zortzi unibertsitarerekin partekatzen duten English proiektua helburu izango dutela jakinarazi zuen. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatea erronka sozialetan bere 2030 agenda propioa ezar-tzen aintzindari izan dela gogorazi zuen. Ferreiraren esanetan, "irakasle ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ibilbide profesionalak zaindu eta planifikatu" behar dira. "Lanpostu egonkorrak eta etorkizun argiak, erakundearekiko inplikazio handiagoa ekarriko dutenak" izango dituzte helburu.

Momentuz, Ferreirak bakarrik aurkeztu du hautagaitza azaroaren 26an ospatuko diren hauskundeetarako. Atzo taldekide bakoitzak modu laburrean aurkeztu zituen programan jasoko diren helburuetako batzuk. Proposamenak, kanpainarekin batera, azaroaren 7an aurkeztuko dira ofizialki.

Aurkeztutako taldea honakoa hauek osatzen dute: Aitor Zurimendi, Idazkari Nagusia; Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Manoli Igartua, Arabako Campuseko errektoreordea; Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; M. Juncal Gutiérrez Mangado, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea; Federico Recart, Irakasle-Ikertzaileen arloko errektoreordea; Montse Maritxalar, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea; Inmaculada Arostegui, Ikerketaren arloko errektoreordea; Guillermo Quindós, Zien-tzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea; Fernando Tapia, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea, Laura Vozmediano, Graduko eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea; Juanjo Unzilla, Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea; eta, Lore Bilbao, Gerentea.