- Gipuzkoako I+G+B sareak "goi-mailako" bost talentu zientifiko berri eskuratu ditu Fellows Foru Aldundiaren programaren bidez. Programa horren helburua nazioartean garrantzia duten ikerketa-taldeetan lanean ari diren doktoratu ondoko langileak Gipuzkoako ikerketa-taldeetan sartzea da. Aurten, 465.695 euroko zuzkidura izango dute.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko foru diputatuarekin batera, harrera egin zien atzo Fellowsen lankide berriei eta haien zentroetako ordezkariei, egingo dituzten proiektuen edukia ezagutu ahal izan duten lan-topaketa batean, Gipuzkoako Foru Aldundian.

Bileran, Gipuzkoako diputatu nagusiak "lurraldean talentuaren eta I+G+Bren aldeko apustuari eustearen garrantzia" azpimarratu zuen. "Pandemiak nabarmendu du erronka hori osasun-arloan premiazkoa dela, baina baita ezagutza aurreratua sortu eta transferitzeko ere, horrek eragina baitu gure enpresa-sarearen lehiakortasunean", adierazi zuen.