- Gobernu zentralak Gipuzkoan duen ordezkariordetzak gogorarazi du Iparraldean ez dagoela baimenduta 125 cc arteko motorrekin ibiltzea A1 baimenik gabe, atzo jakinarazi zuenez.

Ordezkariordetzak azaldu zuen Polizia eta Aduana Lankidetzarako Zentroko (CCPA) Frantziako agintarien jakinarazpena jaso duela, muga pasatu eta ondoko herrialdeko errepideetan ibili nahi duten herritarrei gogorarazteko trafikoari buruzko Frantziako araudia eta Espainiakoa desberdinak direla, motozikleta eta eta ziklomotorreko zirkulazioari dagokionez.

Estatuan, B zirkulazio-baimena duen eta gidabaimenean hiru urteko antzinatasuna duen gidari batek 125 cc-rainoko motorra gida dezake; Iparraldean, aldiz, ez dago baimenduta A1 gidabaimenik gabe zirkulatzea (motorren berariazko baimena zilindrada horretaraino).

Horrela, aldameneko herrialdean barna motorrean gidabaimenik gabe ibiltzeak berarekin dakar ibilgailua ibilgetzea dakarren delitua egitea. Gainera, babes-eskularru homologatuak erabiltzea derrigorrezkoa da Iparraldean.