DONOSTIA - Gipuzkoako Foru Aldundiak, azken astean COVID-19ak lurraldeko egoitza sarean izaten ari den bilakaerari buruzko datuak plazaratu ditu. Gizarte Politiketako departamentuak jasotako zifren arabera, zaharrentzako arreta sarean bi langile gehiagok eman dute positibo eta zortzi profesional daude gaur egun kutsatuta. Adingabekoentzako baliabideetan, COVID-19 kasurik gabe geratu dira eta bestetik, gizarte inklusiorako zentroak eta zaharren egoitzak kasu positiborik gabe jarraitzen dute.