Akademiak urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak eta 2020ko bigarren eguneraketa atzo sareratu zuten. "Hiztegia handitzen eta lehendik dagoena osatzen eta fintzen ari gara azken boladan. Forma berriekin batera konbinatu behar dira tradiziokoak; horietako asko adibide gisa jasoak genituen, baina bistaratze-saio bat egin dugu azpisarrera gisa jasota, jendeak erraz aurki ditzan", azaldu zuen atzo Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak ohar baten bidez.

Azken sei hilabeteotan, uskaltzaindiak 719 forma berri jaso ditu -41 sarrera eta 678 azpisarrera- eta 647 osatu edo findu ditu. Gaur egun, 39.292 sarrera, 8.786 azpisarrera eta 66.396 adiera ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak.

Osatu diren formei dagokionez, COVID-19ak eragindako pandemia garai honetan hainbeste erabiltzen den maskara hitza nabarmendu daiteke. Forma hau bazegoen Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina orain adiera berri bat gehitu da: "1 iz. Mozorroa/ 2 iz. Ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria, agente patogenoetatik, toxikoetatik edo hautsetik babesteko erabiltzen dena".

Adibide bitxiak aurki daitezke forma berrien artean: mandotik astora erori, mingaina dantzatu, lepoa berotu, munduan sartu, odolak irakin edo oina hartu, adibidez. "Esaera zaharrak berreskuratu dira, eta 2019an hasitako ildoari jarraituz, euskal ondarea agerian jartzeko saioa egin du Euskaltzaindiak beste behin", nabarmendu zuen Urkiak.

Amazig.

Asturiar.

Bretoiera.

Buruzuritu.

Galbana.

Ileurdin.

Itsas azal.

Kaskazuritu.

Muturgorri.

Odolgarbi.

Oinarin.

Zazpidun.

Ahal den.

Bere tenorean.

Direnak eta ez direnak.

Espero izatekoa izan.

Ez hotz eta ez bero.

Gainetik behera.

Goian zerua eta behean lurra.

Haizea hartzera bidali.

Hala izan bedi.

Ogia erre artioko opil.

Ospea eman.

Txipiroitara.

Aintzindari.

Begetariano.

Determinatzaile.

Estaldura.

Familia.

Geldiarazpen.

Historiaurre.

Karlistaldi.

Ohol.

Txapa.

Xoxo.

Zortzialdi.

Ametsetan.

Aukeran.

Damu izan.

Dirutan.

Erdi lo.

Eskola(-)maisu.

Gazterik.

Han eta hemen.

Hiletak egin.

Hitza bete.

Iritziz.

Laborrian.

Tokian tokiko.