Ehunka pertsonek hartu zuten parte atzo Zaldibar Argitu plataformak “erantzukizunak” eska-tzeko Eibarren deitutako manifestazioan. Bost hilabete pasa dira Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zenetik eta oraindik ez dituzte Joaquin Beltrán eta Alberto Sololuze langileen gorpuak aurkitu. Horregatik, antolatzaileek arduradun politikoek erantzukizunak “mahai gainean” jartzeko eskatu zuten eta erakundeek bizkarra ematea deitoratu zuten. Bestalde, zabortegia handitzeko erabakiaren aurka agertu ziren.