Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako egoitza sareko egoeraren berri eman du, 65 zentroz osatuta dagoena eta non 5.425 pertsona artatzen diren, eta zehaztu du, azken datuen arabera, sei lagun zendu direla, 18k eman dutela positibo eta hiru gehiagok gainditu dutela gaixotasuna. Alta jaso duten egoiliarrak bizi dira Beasaingo Arangoitin (1) eta Arrasateko Iturbiden (2); gaur arte, guztira, 31 adineko pertsonek jaso dute alta eta desgaitasuna duten 14k. Azken heriotzak eman diren egoitzan Iturbide (Arrasate), Arangoiti (Beasain), Berra (Donostia), Egogain (Eibar), San Andres (Eibar) eta Santa Ana (Zarautz) izan dira.

Bozeramaileak adierazi du, azken orduetan atzemandako 18 kasuetatik 17 Egogain egoitzan eman direla eta asintomatikoak direla, eta Oskaidetzak egoiliarrak guztiei test bikoitzak egin ondoren (test azkarrak eta PCR) hauteman direla. Azken orduetan kasu bat gehiago eman da San Andres egoitzan. Guztira, Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan COVID-19n positibo emandako 117 lagun hil dira, 314 kasu positibo daude eta 31 sendatu dira dagoeneko. 16 izaten jarraitzen dute positiboren bat izan duten egoitzak, 38 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentrora eraman dira eta 37 ospitaleratuta daude.

Bozeramaileak azaldu du "egunero iristen zaizkigula mezuak eta eskaintzak partikularren, erakunde sozialen, instituzio publikoen eta enpresen aldetik, guztiak laguntzeko eta lankidetzarako prest. Gipuzkoako Foru Aldunditik biziki eskertzen ditugu elkartasun keinu guztiak, eta bizi ditugun une konplikatu hauetan benetan ongietorriak dira". Eider Mendozak esker ona zabaldu die egoitza baliabideetako erabiltzaileen senitartekoei, baita ekipo profesionalei eta osasun langileei ere, zeinak "egunero ari diren lanean eta borrokan" birusaren hedapena gelditzeko; eta gaineratu du "elkarlana izango dela egoera hau arrakastaz gainditzeko giltzarria".