- ELA sindikatuak ida-tzi bat erregistratu du Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Aldundietan eta Euskal, Nafarroako eta Espainiako Gobernuetan, babes-protokoloak "lehenbailehen" aldatzeko eta "sektore sozio-sanitarioko langileen osasuna berehala berma-tzeko" eskatuz.

Hori lortzeko ELAk bide bat eta bakarra aurreikusten du: langile guztiak nork bere burua babesteko ekipamendu egokiarekin horni-tzea, hori baita modu bakarra "egoiliarren arreta egokia bermatu eta osasun-langile guztien osasuna eta segurtasuna zaindu eta babesteko".

Indar sindikalak gogor kritikatu zuen administrazioek alor horretan erakutsi duten "aurreikuspen falta", eta egoera hori aldatu ezean, beraien zerbitzu juridikoek " legeak bakoitzarentzat ezartzen duen erantzukizunen eremuan administrazioaren aurkako legezko ekin-tzak abian jartzea" aztertuko dituztela iragarri zuen

Indar sindikalak, azkenik, berriro azpimarratu zuen "erakunde eskudunen aurreikuspenik eza", eta horren ondorioz, "oso protokolo eskasak ezarri direla, dagoen material-gabezian pentsatuta, eta ez osasun-zentroetan segurtasuna berma-tzeko eta COVID-19a ez hedatzeko benetako beharrak kontuan izanik".

Baldintzatzaile horiek guztiak "egoera kritikoa" ekarri du, sindikatuaren ustez, eta "oso modu larrian" eragiten du, bai langileen osasunean, baita erietxeetako erabiltzaileengan ere.