Igor Enparan (Abotsanitz) izendatu dute gaur goizean Hondarribiko alkate, 28 urtez EAJk zuzendutako agintaldien ondoren. 

Enparan buru zuen zerrenda bozkatuena izan zen joan den maiatzaren 28ko hauteskundeetan, non 48 botoren aldearekin, Abotsanitzek 7 zinegotzi lortu zituen, eta jeltzaleek 6, EH Bilduk 2 eta PSE-EEk beste 2.

Gaurko bilkuran alkate berriak 9 boto jaso ditu (bere taldearenak eta EH Bilduko zinegotzienak), Gonzalo Carrionek (EAJ-PNV) 6 eta Noemi Odriozolak (PSE-EE) bakarra.

Beraz, Enparanek karguaren jabetza hartu du eta aginte-makila altxatu ondoren, dominak eman dizkie zinegotziei. Behin dominak emanda, Enparanek bozeramaileei hitz egiteko aukera luzatu die.

89

Estos son los 88 alcaldes de Gipuzkoa N.G.