Brian Currin Euskadira itzuliko da Aieteko Konferentziaren hamargarren urteurrenean

Foro Sozialak antolatutako jardunaldietan Ibarretxe, Powell, Griffiths eta Torra izango dira, besteak beste

10.09.2021 | 00:34
Agus Hernan, Foro Sozialeko bozeramailea, atzo Aieteko jauregian egindako agerraldian. Argazkia: J. Colmenero

donostia – Nazioarteko hainbat pertsona entzutsetsuk, bakeak Euskadin eta munduan dituen erronkak aztertuko dituzte Foro Sozialak Aieteko Konferentziaren hamargarren urteurrenean antolatutako jardunaldietan; besteak beste, Martin Griffiths Nazio Batuen Erakundeko Sorospen eta Larrialdietako koordinatzailea bertan izango da, baita Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren aholkulari izandako Jonathan Powell ere.

Etortzekoak diren Powellek eta Brian Currin abokatu hegoafrikarrak orduko Aieteko konferentzian ere parte hartu zuten. Nazioarteko Konferentzia hori 2011ko urrian egin zen, Lokarrik eta gatazkak konpontzea helburu duten beste bost erakundek bultzatuta, eta ETAri indarkeria "behin betiko uztea" eskatzen zion adierazpen batekin amaitu zen; eta eskatutakoa halaxe gertatu zen handik eta hiru egunera, urriaren 20an.

2011ko batzarrean ere izandako Conciliation Resources elkarteak eta Berghof Fundazioak Foro Sozialarekin eta Bake Bidearekin antolatutako Aiete hamar urte. Irakaspenak eta erronkak, urriaren 14an eta 15ean Donostian egingo da, eta hilaren 16an, Baionan.

Egitarauan, hilaren 15erako mahai-inguruak antolatu dira: John Carlin kazetariak moderatuko duen Bake-prozesuen garapena azken hamar urteetan; eta parte hartzaileen artean, besteak beste, Andy Carl Conciliation Resources Fundazioaren sortzaileetako bat, Veronique Dudouetde, eta Paul Rios Lokarriko arduraduna izango dituen Euskal bake-prozesuaren irakaspenak.

Euskal bake prozesuaren erronkak izango dute hizpide hurrengo egunean Brian Currinek gidatuko duen mahaian, tartean Carmen Galdeano GALen biktima eta Agus Hernan Foro Sozialeko kidea izango direlarik.

Gipuzkoako hiribururako aurreikusitako eztabaidak amaitzeko, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Quim Torra Generalitateko presidente ohia, Amalur Alvarez Ortíz Gure Esku Dago plataformako kidea eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea izango dira.

"aukera bat da" Agus Hernanek eman du ostegun honetan mintegiaren edukien berri, eta erakunde antolatzaileen artean adostutako adierazpena ere irakurri du gaztelaniaz. Bertan esan duenez, urteurrena aukera bat da, "ez bakarrik Euskal Herriko gatazkaren eraldaketan azken hamarkadan lortutako aurrerapenak gogoratzeko eta ospatzeko", baizik eta Euskadiko eta mundu osoko bakearen erronkak eztabaidatzeko.

Foro Sozialaren bozeramailetzat, 2011ko Aieteko konferentzia "eran-tzukizun ariketa kolektiboa" izan zela azpimarratu nahi izan du Hernanek. "Orain hamar urte baino askoz hobeto gaude, Foro Soziala sortu zen 2016an baino hobeto, eta duela urtebete baino hobeto", aitortu du Hernanek; eta egungo "erronkak", biktima guztiei egia eta erreparazioa aitortzea, espetxe-politika normalizatua lortzea eta memoria kritiko inklusiboa lortzeko urratsak ematea direla esan du.

noticias de noticiasdegipuzkoa