- Jueces y Juezas para la Democracia elkartekidea, eta 2010ean Gipuzkoako Auzitegian ordezkatu zuen Victoria Cinto Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalaren kolaboratzaile estua da Subijana. Bere agintaldian, organo hori modernizatzeko lan handia egin du, justizia herritarrengana hurbiltzearen mesedean.

Epai ugariren artean, Barajasko T-4 lehertu zuten ETAko kideak tortura-tzeagatik lau guardia zibil zigortu zituen ebazpenaren egileetako bat da, agenteen koartadek bertsio "erabat inkoherentea" eskaintzen zutela egiaztatu ostean.

Ondoren, Auzitegi Gorenak epai hura baliogabetu egin zuen, Subijana buru zuen Auzitegiari "zalantzarik gabeko errugabetasun-pisua duten deskargu-elementu batzuk"kontuan hartu ez izana aurpegiratuz.

Hainbat liburu ere idatzi ditu: "El principio de protección de las víctimas en el orden jurídico penal. Del olvido al reconocimiento" (2006) eta" Justicia restaurativa y terapeútica: hacia innovadores modelos de Justicia" (2018). EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente berriak artikulu ugari argitaratu ditu biktimen, sexu-erasoen biktima diren adingabeen, langileen eskubideen eta lan-arloko zuhurtziagabekeria-delituen inguruan.

Subijanak, gainera, beste hainbat testu idatzi ditu ingurumenaren aurkako delituei, genero indarkeriari, eskola jazarpenari, ziberterrorismoari eta justiziako genero ikuspegiari buruz, besteak beste.

Hala ere, justizia leheneratzailea izan du lan-esparru nagusietako bat. Justizia emateko eredu hori bitartekaritzan oinarritzen da, eta Subijana bera eta Bitartekaritzaren aldeko Magistratuen Europako Taldearen (GEMME) euskal atala izan dira bultzatzailerik handienak.

Justizia terapeutikoa izan da Subijanaren beste jarduera-eremuetako bat. Osakidetzako Osasun Mentaleko Lurralde Zuzendaritzarekin jarduera-protokolo bat sustatu du, Justizia Administrazioarekiko harremanetan patologia mentalak dituzten pertsonei ahalik eta traturik onena eskaintzeko.

Bere agintaldian, 2013ko azaroan eta Arrasateko Aita Menni Ospitalean, estatu espainiarrean berariaz buruko gaixotasun larriak dituzten barneratuei eskainitako segurtasun handiko lehen unitate psikiatrikoa inauguratu zen, beraien patologia psikiatrikoaren ondoriozko delituengatiko prozesu judizialetan inplikatuta daudenentzat.

Hala ere, bere ekimen arrakasta-tsuenetako bat atariko audientzien esperientzia izan da. 2012an jarri zen abian "prozedura-justiziaren" esparruan, eta Gipuzkoan adostasun-akordioak arrazionalizatzea ahalbidetu du, prozesu penaletan parte hartzen duten herritarrei eragozpenak saihestuz, eta bitartekoak, baliabideak eta dirutan ere aurreztea erdietsiz.

Subijana beti egon da unibertsitateari oso lotuta; Kriminologiaren Euskal Institutuko irakasle izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakaslea, baita Deustuko Unibertsitatekoa ere, non 2007tik hona "Emakumeen aurkako indarkeriaren esparru juridikoa" irakasgaia erakusten duen. Donostiako Udako Ikastaroetan ere sarritan parte hartu du.

Ordena juridiko bakoitzaren baitan epaileen espezializazio handiagoaren aldeko jarrera erakutsi izan du. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente berria "prestakuntza espezifikoagoaren" defendatzailea da, magistratuek egungo testuinguru "konplexu eta moldakorrean gertatzen diren auziak egokitasunez ebatzi ahal di-tzaten".