tzo onartu zuen Espainiako Gobernuak gaurtik aurrera barruko espazioetan maskara eramateko betebeharra kentzen duen dekretua; Europako beste herrialde batzuetan oraindik itxaron egin beharko dute horretarako.

Gobernuak murrizketak ezabatzeko onartutako ibilbide-orriaren arabera, leku itxietan musukoa eramatearen betebeharra kentzea maiatzaren 1etik aurrera aurreikusten da. Adituak zatituta daude, ordea, eta berriro aztertzeko eskatu dute: birusak gure artean jarrai-tzen du, eta kasuak murrizten ari dira, baina oso poliki.

Aste Santu ortodoxoa pasa arte itxarotea erabaki da. Maiatzaren 1etik aurrera indargabetuko da covid pasaportea erakusteko derrigortasuna, ez ordea, maskarak barnealdeetan erabili behar izatea, hori ekainaren 1etik aurrera kenduko dute, eta ez leku guztietan. Orain hilabete baino gehiago kendu zuten kanpoan erabili beharra, pilaketetan izan ezik.

Gobernuak apirilaren 22ra arte luzatu zuen covid-19aren ondoriozko alerta-deklarazioa, katastrofeei erantzuteko mailarik baxuena; egoera horretan, barne espazioetan eta garraioetan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da, eta hirugarren dosia ez dutenak test negatiboa erakustera behartuta daude egoitzetan eta ospitaleetan sartu ahal izateko.

Maskarak ez dira derrigorrezkoak barnealdean martxoaren 14az geroztik, nahiz eta arau horrek salbuespenik badituen, hala nola garraio publikoan, osasun-zentroetan edo adinekoen egoitzetan. Pausu hori eman aurretik, ospitaleetan presio epidemikoa nabarmen jaitsi zela egiaztatu zuten, abenduan eta urtarrilean omikron aldaeraren ondoriozko gorakadarekin alderatuta.

Maskarak derrigorrezko izateari utzi zion joan den urtarrilaren 27an, leku itxi jende-tsuetan ipintzea gomendatu arren, hala nola dendetan edo garraioan, nahiz eta jende askok jaramonik ez egin.

Maskara eramateko betebeharra astelehen honetan kendu zuten, eta Ipar Irlandan eta Galesen ere ez da derrigorrezkoa, beti ere, egoera jakin batzuetan aurpegia estaltzea gomendatzen bada ere.

Martxoaren 7an utzi zion maskarak derrigorrezko izateari barrualdetan, eta harrez gero garraio publikoan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan soilik eska-tzen dira. Inolaz ere gomendagarri izaten jarraitzen du arrisku-egoeran dauden pertsonentzat, gune publiko itxietan dabilen jendearen-tzat, bai eta aire zabalean edota kalean ere, segurtasun-distantzia bermatu ezin denean.

Joan den martxoaren 23an indargabetu zuten garraio publikoan maskarak erabiltzeko betebeharra, eta horixe zen covid-19aren aurka herrialde horretan artean indarrean zegoen azken murrizketa. Beraz, soilik hegazkinetan eta aireportuetako segurtasun-kontrolak pasa ondorengo barne-espazioan erabiltzea eskatzen da. Hala ere, hamahiru urtetik gorakoentzat maskara erabiltzea gomendatzen da oraindik ere aglomerazioetan, garraio publikoan eta taxietan.

Apirilaren erdialdean indargabetu zuten maskara nahitaez erabili behar izatea era guztietako merkataritzan, baita jatetxeetan ere. Derrigorrezko izaten jarraitzen du garraio publikoan, farmazietan, kontsulta medikoetan, ospitaleetan eta geriatrikoetan, eta erabiltzea biziki gomendatzen da 1,5 metroko distantzia gorde ezin den establezimenduetan.

Martxoaren amaieran kendu zituzten ia murrizketa guztiak, osasun-zentroetan maskara nahitaez erabiltzeari eutsiz.

Musukoa erabiltzera behartuta daude garraio publikoan eta taxietan, baita oinarrizko salgaien dendetan ere; ez ordea, jan-tzi dendetan edota aisialdiko lokaletan. Betebeharrari eusten zaio ospitaleetan eta zaharren egoitzetan, bai eta erakunde erlijiosoetan ere, meza baten moduko erritualetan ez ezik.

Martxoarekin batera arindu egin zituzten covidaren aurkako arauak, espazio irekietan maskara erabiltzeko betebeharra kenduz, bai eta barrualdeetan ere, ondo aireztatuta badaude eta distantzia mantendu badaiteke. Musukoa derrigorrezkoa da oraindik, eta halaxe erabiltzen dute, garraio publikoan, zinema-aretoetan eta antzeko espazioetan; gainera, Osasun Ministerioak normaltasunerako urrats berriak iragarri ditu datozen egunetarako.