- Gorakadak etengabeak dira eta berogailu zentralizatuetarako erabiltzen dituzten erregaien prezioa ez da kanpo geratzen. Bizilagunen komunitateak biziki sufritzen ari dira eremu komunetan argiaren kostua izugarri igo zaielako.

Arazo horren aurrean, Finken Administratzaileen Elkargoen Kontseilu Nagusiak (Cgcafe) eskaria luzatu dio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energia Politikako eta Meatzeetako zuzendari nagusiari (Miteco), etxeen energia-tarifa bera aplika diezaieten jabeen komunitateei ere.

Cgcafetik adierazi dutenez, gaur egun jabeen komunitateei aplika-tzen zaien tarifa industriakoaren oso antzekoa da, eta etxekoena bezalako tarifa eskatzen dute, zerga-abantaila berdinekin, tarifa egiteko modu desberdin horrek dakarren diskriminazioa saihesteko.

Kontuan izan beharrekoa da, azken hamabost hilabeteetan, jabekideen komunitateetako elektrizitatearen prezioa %120 igo dela, alegia, 2021ean argindarra %42 igo da aurreko urtearen aldean, 2022ko lehen hiru hilabeteetan prezioa %77 igo delarik.

Berokuntzarako gasolioaren prezioa ere izugarri igo da 2020an, orduan 15.000 litro gasoliok 7.850 euroko kostua baitzuten; 2021ean berriz, 9.300 eurokoa, eta 2022an 18.000 eurokoa. Hala eta guztiz ere, igoerarik handiena gasaren prezioak izan du.

Kontsumo berdina eginda, 2021eko urtarrileko faktura 12.684 eurokoa bazen, 2022ko urtarrilekoa 43.000 eurokoa izatera iritsi zen.

Cgcafeko jarduneko presidente Salvador Díezek azaldu duenez, elektrizitatearen eta, batez ere, gasaren prezioaren igoerak "oso ondorio kaltegarriak" eragin ditu jabekideen komunitateetan, eta aparteko ordainketak eskatu edota berokun-tza zentralaren zerbitzu-denbora murriztu beharrean izan dira. Haren esanetan, auzokide komunitate ba-tzuek martxoaren 31n itzali omen dute berogailua, ohituraz maiatzaren bigarren astean itzaltzen zenean.

Administratzaileek adierazi dutenez, neurririk hartu ezean, "prezio garesti horiek" berankortasuna areagotuko omen dute jabekideen komunitateetan.

Horrekin kezkatuta, "premiazko-tzat eta ezinbestekotzat" jotzen dute Pedro Sanchezen Gobernuak "neurri egokiak hartzea arazo horri aurre egiteko, eta etxebizitzen tarifa eta etxebizitzei aplikatzen zaizkien zerga-abantaila berberak aplikatzea jabeen erkidegoei ere".

Bestalde, Cgcafe-k gogora ekarri nahi izan die jabeen komunitateei, berandu baino lehen eska ditzatela energia-eraginkortasuna hobetzeko birgaitze-obrak egiteko Next Generation funtsak, horixe izango baita etxebizitzen alorreko energia-fakturak merkatzeko modurik onena.

214,79 euros. El precio medio de la electricidad en el mercado mayorista (pool) descenderá hoy un 15,76% y será de 214,79 euros por megavatio hora (euros/MWh), según el Operador del Mercado Ibérico de la Electricidad (OMIE). Con respecto a hace un mes, el promedio será un 42% inferior al que se marcó entonces, cuando la electricidad superó los 300 euros/MWh durante ocho jornadas consecutivas, llegando a superar los 544 euros/MWh en su día récord, el 8 de marzo.