Begiraleek koronabirusaren prebentzio eta babeserako ikastaroa egingo dute
- Haur eta gazteen astialdirako jarduerei berriz ekitea arautzen duen agindua sinatu zuen atzo goizean Gasteizen Beatriz Artolazabalek, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak. Era berean, Euskadin udan egingo diren haur eta gazteen astialdiko begiraleen izen-emate epea ere zabaldu zuen. Gainera, COVID-19aren aurkako prebentzio eta babeserako neurri eta protokoloen ikastaro bat ere antolatu da. Pairatzen ari garen egoera kontuan izanik, kurtsoa online egingo da.
Izen-emate epea ireki eta arrakasta sekulakoa izan zenez, Eusko Jaurlaritzak, hasieran markatutako plaza kopurua zabaldu behar zuen. Atariko 1.000 plazak oso eskas geratu ziren eta 3.000ra zabaldu zuten, kopurua hirukoiztuz.
Bestalde, Beatriz Artolazabalek, aisialdian jarraitu beharko den arautegia ere aurkeztu zuen. Ardatz gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Espainiako Osasun Ministerioak taxututako protokoloa hartuko da.
Zehaztasunetara etorrita, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak ohartarazi zuen, aire zabalean, espazio txikietan eta jantokietan, ezingo dela edukieraren %60a gainditu. Gainera, taldeak gehienez 15 pertsonakoak izango dira, eta egingo diren kirol eta kultura jarduerak kontakturik eta publikorik gabekoak.
Ildo beretik azpimarratu zuen ezingo direla aire zabalean 200 laguneko eta espazio txikietan 80 pertsonako kopururik gainditu. Eusko Jaurlari-tzaren protokoloari jarraituz, oso zurrun zaindu beharko da jantoki txikietan bi metroko eta leku irekietan metro eta erdiko distantziamendua. Jantokien kasuan, janaria hartu eta jasotzeko garaian, txandak edo manparak erabili beharko dira.
Aipatutako hauek guztiak egunean zehar jarraitu beharreko prozedurak dira; badira, ordea, gauean ere zaindu behar diren arauak, eta horiek ere azaldu zituzten atzoko oharrean. Geletan ohatzeak egongo balira, ohatze bakoitzeko pertsona batek bakarrik egingo du lo bertan, bizikideak ez badira behinik behin. Gainera, ohatzen artean bi metroko distantzia egongo da, edota bestela hesi bat ipiniko litzateke. Eta kanpin-denden kasuan ere arau hauxe betearaziko da.
Gazteen Euskal Behatokiak. www.gazteaukera.euskadi.eus
Eguna eta ordua. Ekainak 25 18:00tan
Iraupena. 2 ordu
Epea. Plazak bete arte (3.000)
Temas
Más en Actualidad
-
Un juez federal rechaza la publicación de los testimonios del gran jurado en el caso Epstein
-
Starbucks abrirá este viernes en el Estadio Santiago Bernabéu su tienda más grande de España
-
Los medios humanos de extinción de incendios de Euskadi vuelven a casa tras finalizar su labor en Castilla y León
-
Trabajadores aéreos piden ampliar el límite de horas para los pilotos en extinción de fuegos