Haurreskolak Partzuergoaren eta Hezkuntza Sailaren jarrera kritikatu du LAB sindikatuak
donostia - "Behar adina aldiz biltzeko prest egon gara; haiek, aldiz, oporretan", adierazi zuen atzo LAB sindikatuak, Errege egunaren ostean bilera egiteko proposamena jaso ondoren.
Joan den abenduaren 23an, Haurreskoletako kudeaketa arloko langileentzat greba deialdia egin zuen sindikatuak, partzuergoak abenduaren 9an aurkeztutako proposamenarekin bat ez zetorrelako; izan ere, sindikatuarentzat ezinbestekoak diren lau irizpideetatik bi ez baitziren jasotzen.
Eskakizun horiek honako hauek ziren eta dira, gaur egun ere: lan-karga arintzeko lanpostu kopurua handitzea, kudeaketako langileen soldatak parekatzea, ordezkoen araudia eta barne-sustapen sistema aldatzea, eta Lan Eskaintza Publikoaren deialdiko prozesuak finkatzea.
Hori dela eta, inplikatuak abenduaren 23an bildu ziren berriro inolako emaitzarik gabe. LABen esanetan, hiru lanpostu berri eskaini zizkieten, nahiz eta partzuergoko ordezkariek ere parte hartu zuten lanpostuen balorazio-batzordean lau lanpostu falta zirela aintzako-tzat hartu.
Arantza Andres LABek Partzuergoan duen ordezkariak adierazi zuen oraindik ez dutela negoziazio mahai berri baterako deialdirik jaso, eta "lotsagarritzat" jo zuen Haurreskolak eta Hezkuntza Sailak grebak eskoletan duen eragina kontuan ez hartzea, ezta lan karga "izugarriak" hezkuntza zerbitzuaren kalitatean duen eragina ere.
Nahiz eta LABek gehiengoa duen langileen artean eta ez duen babesik behar etorkizunean edozein akordio atzera botatzeko edo onartzeko, grebarekin bat egin ez duten Steilas eta ELA sindikatuei ere elkarlanerako eskaintza egin diete. - M. Tolosa
Temas
Más en Actualidad
-
Suecia traslada una simbólica iglesia por el peligro de derrumbe ante la expansión de las actividades mineras
-
Recogidas 6.000 toneladas de algas en Noja y Santoña, 4.000 en la última semana
-
Israel exige liberar a todos los rehenes, frente al acuerdo parcial aprobado por Hamás
-
La tómbola de Cáritas de Deba vende los 35.000 boletos