Tolosa - Herriko plaza eta kale guztietan musika izan zen atzo jaun eta jabe. Musika eskolak antolatu duen Musikaria astearen amaiera gisa kalera atera ziren atzo musikariak, musika herrikoiari gorazarre eginez. Orkestrek, musika eskolako ikasleek, txarangek, abesbatzek eta fanfarreek argi utzi zuten Tolosa herri musikala dela. Goizeko emanaldien ondoren, bazkaria izan zen Zerkausian Gautena elkartearen alde, eta arratsaldean Jarauta 69 txarangak alaitu zituen bazterrak. Iluntzean plaza Berrian izan zen festa, non Trikidantz taldeak eta Niko Etxart eta Maialen Errotabeherek emanaldia eskaini zuten. - M.S.S.