Lekaixoka! eta auzolanaren bitartez, Kilometroak prest
Oñatiko Txantxiku ikastolaren 50. urteurrenarekin batera dator aurtengo Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. Leloa ardatz hartuta, igandeko jairako deia egin dute antolatzaileek, eguna jendetsua eta ahaztezina izan dadin
IIritsi da eguna. Oñatiarrek irrikaz itxaron duten jai handia; euren egutegietan aspalditik gorriz markatuta dagoen data. Urtebete lanean igaro ondoren, guztia prest dago igande honetan milaka euskaltzaleren babesa jasotzeko.
Txantxiku ikastolaren 50. urteurrenarekin batera dator aurtengo Kilometroak; Lekaixoka! lemapean auzolanak euskararen sustapenean izan duen garrantzia goraipatzeko. “Lekaixo hitzak oihua, irrintzia, imintzioa, deiadarra esan nahi du oñatiarrez, eta aspaldiko euskaldunek abisuak pasatzeko edota laguntza eskatzeko erabiltzen zuten. Lekaixoa izan da urtean zehar landu dugun elkarlanaren eta auzolanaren oinarria”, azpimarratu zuten ikastolatik.
Oñatik badu esperientzia Kilometroen tankerako jaialdi baten antolakuntzan. 1989. urteko festa jendetsua izan zen eta Txantxiku ikastolak bide berri bati ekin zion. Aurtengoa ere “etorkizun oparo baterako” abiapuntua izatea espero dute.
Kooperatiba ereduan oinarritutako hezkuntza komunitatea da Txantxiku. Gaur egun 978 ikaslek -zero urtetik 18 urtera arte-, 572 familiak, 118 laguntzailek eta 86 langilek osatzen dute zentroa. Urteak beste erronka gainditu behar izan ditu duela mende erdi auzolanean herritar talde batek sortu zuenetik. Ordutik berrikuntza pedagogikoarekin etengabeko konpromisoa erakutsi duen ikastola da oñatikoa, eta horren adierazle da iaz hasiera eman zioten Konfiantzaren Pedagogian oinarritutako Ixutu proiektua.
“0-6 urte bitarteko etapan martxan jarri zen proiektua. Pertsonaren ikuspegi berria dakar, eta ikasleei euren ikasketa prozesua beste era batera kudeatzeko aukera ematen die. Eredu honek garrantzia ematen dio adin desberdinen artekoan harremanari eta, horretarako, eraldaketa arkitektoniko handia burutu dugu, espazio zabal eta argiak sortuz”, adierazi zuen zuzendari den Zigor Ibarzabalek. Beraz, aldaketa arkitektoniko honek eta etorkizunean ikastolak ezarriko dituen proiektu pedagogiko berriek ekarriko dituzten kostu ekonomikoei aurre egiteko bideratuko dute Kilometroak 2017rekin aterako den dirua.
guztiak gozatzeko eguna Duela egun batzuk hasi ziren muntaketa lanak egiten, karpak eta oholtzak prestatzen? Ehunka boluntario topera ibili dira -etziko jaian 1.600 lagun arduratuko dira eginkizun desberdinak aurrera ateratzeaz-, ia atsedinik hartu gabe.
Gipuzkoako ikastolen aldeko festa ohi baino astebete lehenago ospatuko da aurten, Oñatiko San Migel jaiekin bat ez egiteko. 41. jaialdiko zirkuituak bost kilometro inguru ditu eta 1989an egindakoaren oso antzekoa da, baina kontrako noranzkoan. Lau gune nagusitan banatu dituzte auzolanean antolatutako ekitaldiak: Herriko plaza izango da lehenengoa eta handiena, eta bertan emango diote hasiera egunari, 9.30ean. Plazatik, Kale Barrian gora abiatuta, bigarren gunera iritsiko dira bisitariak, San Martinera. Han, landa ingurunean sartuko dira naturarekin harreman zuzenean. Asentzio ermita inguruan kokatuta egongo da hirugarren espazioa eta handik Berezaora egingo du, laugarren gunera.
Landa eta ingurunea uztartzen dituen ibilbide honek guztiek parte hartzeko modukoa da; izan ere, irisgarritasuna izan da bere osaketan oso kontutan hartu duten irizpidetako bat.
Beraz, eguna janzteko ekintza ugari izango dituzte eskura euskaltzaleek. Kultura eta tradizioa eskuz joango dira eta, horretarako, musikarekin batera, dantzak eta bestelako adierazpen artistikoek ere izango dute tokia.
Anje Duhalde, Trini Fox, Beñat Igerabide, Egurra ta Kitto!, Oihan Vega, Perlak, Joseba Irazoki eta Lagunak, Sharon Stoner, Arkada Social, Herstura, Huntza eta Willis Drummond musika taldeak igoko dira oholtza gainera, Tio Teronen Semeak dan-tza konpainarekin batera.
Gaztetxoek, aldiz, San Martinen izango dute bere txokoa. Bertan, abentura parkea eta futbolin erraldoia egongo dira etxeko txikienen gozamenerako. Gainera, Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketak eta Kilometroak 2017k bat egingo dute Santa Lutziako zelaian, eta eszenatoki berean, ikastolen arteko Erronkako finala ospatuko da arratsaldean. Eta guzti horren artean, Oñatiko historia ezagutzeko aukera ere egongo da, kasu honetan, Olaitturri kultur elkarteak prestatutako 20 minutuko hiru emanaldiren eskutik.
Oñatira hurbiltzeko gonbita luzatu dute: “Izan dadila irailaren 24a berdintasunean, errespetuan, demokrazian eta auzolanean oinarritutako eguna! Duda barik, oñatiarrek bota duten Lekaixoari! erantzun bikaina emango diote euskaltzaleek.
Por San Prudencio. El único trayecto para llegar a Oñati será desde la rotonda de San Pruden-tzio (Elorregi). El puerto de Udana quedará cerrado (de 7.00 a 20.00 horas) para los coches particulares que lleguen a Oñati (en sentido contrario sí podrán circular), y sólo pasarán los autobuses.
Aparcamientos. Todos los estacionamientos se ubicarán en el recorrido Zubillaga-Oñati. Se adecuarán: en el barrio Garagaltza (entorno de Ulma Handling) habrá capacidad para 350 autobuses; Otadui Zuhaiztia se reserva para 400 coches. El resto se emplazarán en Torreauzo, la empresa Ulma Construcción, Fagor Showroom, Lana- Standler, Zubillaga y junto a los bomberos. Desde estos últimos puntos habrá autobuses lanzadera, al igual que desde San Pruden-tzio y Arrasate (Eroski).
Más en Actualidad
-
Guacamaya, el proyecto de inteligencia artificial para cuidar y proteger la Amazonía
-
La oposición pide debatir la financiación municipal, más ambición y "proceso a la inversa" tras aprobar el canon de Vitoria
-
Sánchez exige a Israel "detener de inmediato" su operación militar: "Gaza pertenece a los palestinos"
-
Nace Lanera: cuando el euskera es una herramienta de trabajo, surgen oportunidades