Síguenos en redes sociales:

“Iparraldean, gu gara biharko euskaldunak hezten eta hazten ditugun bakarrak”

Lizeoa estreinatzeaz gain, Thikoipek aurten bereganatu du Bernat Etxepareren zuzendaritza. Hainbese aldaketa ostean “ez daukagu aspertzeko unerik”, dio.

“Iparraldean, gu gara biharko euskaldunak hezten eta hazten ditugun bakarrak”

baiona - Lizeo berria estreinatu duzue aste honetan. Animo berriekin hasiko zenuten aurtengo ikasturtea?

-Bai. Gogotsu eta ilusio handiarekin hasi gara.

Nolakoak izan dira lehendabiziko egun hauek?

-Biziak, oso biziak. Egunak denbora ikusi gabe pasa dira, lan aini-tzekin. Ilusio eta gogo hori partekartua dugu bai langile, bai ikasle eta bai irakasleek. Hori nabaria da, eta indarra ematen digu segi-tzeko nahiz eta oztopo txiki batzuk izan. Ez gara aspertu eta denen inplikazioa eskertzekoa da.

Zeintzuk dira lizeoak dituen etorkizunerako erronka nagusiak?

-Lehendabiziko erronka, leku berria ezagutu eta egokitzea da. Leku berri hori gureganatu behar dugu. Epe ertainera begira, garapen bete betean gabilela, kopuru aldetik, bai Seaskan orokorki eta bai Lizeoan. Garapen horrekin, lizeo zaharrean zegoen ikasle eta irakasleen arteko giroa eta elkartasun ainitza egoera berrian mantentzea erronka ere bada. Eta gero, lanbide heziketa aurten lehen aldiz ireki dugu. Bi arlo proposatzen dizkiegu gure ikasleei, sendotu behar ditugu eta beste arlo batzuek irekitzeko aukera ikertu behar dugu.

Zergatik da hain garrantzitsua Baionak horrelako Lizeo bat izatea?

-Hegoaldetik begiratuta, jakin behar da euskaraz ikasteko aukera bakarra lizeoa dela. Adin hauetako gazteak (15-18 urte bitartekoak) beste lizeo pribatuetan badituzte euskara sailak, baina haien asteko antolaketan zazpi, zortzi edo bedereatzi ordu dira euskaraz egiten direnak. Horrekin biziki argi dugu, iskasleak ez direla euskaldun osoak. Beraz, gu gara bakarrak Iparraldean biharko euskaldunak hezten eta hazten ditugunak. Euskararen geroaren-tzat hori behar beharrezkoa da.

Zer nolako osasuna dauzkate euskal ikasketek Iparraldean? Baikorrak zarete etorkizunera begira?

-Gaur egun lizeoan 293 ikasle ditugu. Azken bi edo hiru urteetan %15-%20eko garapen bat izan dugu. Ondorengo lau edo bost urteetan garapen handi bat ere aurreikusten dugu. Nahiz eta estrena egin ez izan, jadanik ari gara Lizeoa handitzea pentsatzen. Iparraldeko 15-18 urte bitarteko ikasleen %4a euskara hutsean ikasten du. Kopuru horiek garatzen hari dira eta helebidun sisteman ikasten ari diren gazteak ere bai. Seaskan ikusten dugu lehen mailetan eta adin txikietan proporzio hori asko ari dela handitzen. Jadanik %10 eta %15a bitartean euskara hutsean ikasten dute. Beraz espero dugu 10-15 urtera, guk ere lizeoan garapen hori jarraitzea eta ikasle proporzio horretara iristea.

Nola erantzungo dio Seaskak garapen horri?

-Jadanik aurten ireki da kolegio berri bat, lizeoa berritu da eta lanbide heziketa ireki da. Orain dela bi urte sail teknologiko berri bat ireki genuen. Beraz, azken urteetan garapen politika batean gaude. Aurreikusia dena, Miarritzeko kolegioa azkartu eta garatzea da. Gogoetan badago beharbada beste kolegio bat eta beste lizeo bat irekitzea, baina aztertzen ari den gauza bat da. Urgenteena lizeoa handitzea da.

Frantziar Gobernuak euskararekiko duen jarrera zerbaitetan hobetu da azken urteetan?

-Zerbait hobetu den ez dakit, baina badira gauza txiki batzuk. Urtarrilean Euskal Elkargoa sortu da, beraz, lehen aldiz, administratiboki Iparraldeak ezagupen bat lortu du. Euskal Elkargoaren barnean hizkuntza politikaren ardura hartu dute, beraz jadanik pausoa eman da. Honek ez du dena konponduko, baina pauso txikiak dira. Parisetik ez da aldaketa handirik egon. Badira urteak eta urteak hitza ematen dutela Europako Hizkuntz Gutxituen Karta sinatuko dutela, baina ez da heldu.

Zeintzuk dira hezkuntza mailan eskaerarik garrantzitsuenak?

-Lizeoan aspaldi eskatzen dugu gure selektibitateko azterketa euskaraz pasatzea eta, momentuz, eskubide hori gure gazteei ukatua zaie. Gaur egun bi materia pasa-tzen dituzte euskaraz: historia eta geografia eta matematika. Baina gainerako guztiak frantsesez pasa behar dituzte nahiz eta euskaraz ikasketa guztiak segitu. Pausoka pausoka joango gara. Lizeo berri bat daukagu, erainkuntza berri bat baldintza onetan ikasteko. Seaskaren erronka bat izango da garapenaz gain, gure selektibitatea osoki euskaraz lortzea.

Baikorrak zarete?

-Parisetik keinu gutxi daude baina hemengo potitikariak, alde guztietakoak, izan abertzaleak edo frantses politikariak, bai eskubikoak edo ezkerrekoak, denak ados dira hizkuntza politika ausarta behar duela euskarak eta hor bai izan direla auto batzuk azkarrak Euskal Elkargoan. Ala ere itxaropena bada. Iazko inkesta soziolinguistikoak dio 18 eta 25 urteko gazteen artean igo ez, baina gutxienez lehen aldia da euskararen ezagu-tza ez dela jeisten. Eta hori Seaskak duen politikaren ondorio bat da ere. Nik uste dut itxaropen handi bat badagoela horretan. Ikusten ari gara Seaskako lehen ikasle belaunaldia guraso direla eta lagun ainitz frantsez sisteman ibilitakoak, gaur egun seme-alabak ikastoletara eramaten dituztenak. Hemengo gizarteak badaki euskara ondo ikasteko ikastolatik pasa behar dela.