Udan ere hizkuntzak ikasten dira
Ikastaro trinkoekin, internet bidez edo irakasle partikular batekin bada ere, udaran ikasketak jarraitzen du
DONOSTIA. Hizkuntza bat ikastea edo hobetzea gure gaurkogaurko gizartean zerbait oinarrizkoa da. Baina elebidun edo eleaniztunaizatearen nahi hori denborarik ez edukitzearekin kontrajarri daiteke. Gazteentzaturtean zehar unibertsitatea dago, azterketak egin beharra, lan guztiak databarruan entregatu beharra, kirolerako denbora atera, eta, sobratzen dena,norbererako. Helduek ere ez dute erraza urte osoan hizkuntzaren ikasketa kegiteko,familiagatik edo enpresagatik. Baina bizitza honetan denak konponbidea du eta,haiek guztientzat, udak hizkuntzan bete-betean sartzeko aukera bakarraerakusten du: ikastaro trinkoa.
Bai uztailean bai abuztuan irekitzen den eskoletako batElduaien da, Donostian, eta 23 hizkuntza eskaintzen dituen hizkuntza-eskola da."Eskatuenak ingelesa, frantsesa, italiera eta alemana dira, baina mota guztitakoikastaroak eskaintzen ditugu", dio Amaia Elduaienek, hemen hain arraroak direnhungariera, finlandiarra eta greziera klasikoa bezalako hizkuntzak aipatuz.
Nahiz eta ikasle-profilak gehiegi ez aldatu udaran etagainerako urtean zehar, aldaketa gehiena intentsitatean nabaritzen da. "Urteanzehar ikasleek astero hiru ordu eskaini ohi dute, udan berriz, 10 eta 15bitartean", seinalatzen du.
"Udan datozen pertsonek etxean lan gehiago edukitzen dute,izan ere, lauhilabete batean ikasten dena hilabete bakarrean ulertu behardute", esan du akademiako irakasleak.
Egoera honen aurrean, egun hauetan akademiako klaseak honelabanatzen dira: helduak eta umeak, azterketetarako prestatzen ari den jendea etaErasmus-era joan nahi duten pertsonak. "Jende asko etorri ohi da italieraikastera hara ikastera joateko asmoarekin", ziurtatu du Amaiak.
Más en Actualidad
-
Cómo olvidarse del insomnio sin tomar ni una pastilla
-
Exigen a los Gobiernos de Euskadi y Navarra suspender "la importación de bienes y servicios" de Israel
-
Otro exasesor del Gobierno de Ayuso declarará como imputado por los muertos en residencias
-
Piden 14 años para el conductor que causó 3 muertes en dirección contraria en Legorreta