Bordeleko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatuko du Felix M. Goñi doktore donostiarra asteazkenean, abenduaren 7an. Ekitaldiaren buru Manuel Tunon de Lara Bordeleko Unibertsitateko presidentea izango da, eta Erick Dufourc Kanadako Ottawa Unibertsitateko doktorearen laudatioa izango duelarik, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jakinarazi duenez.