Santa Klara uhartea argiztatuko dute ostiralean
Bizi dugun krisi humanitarioa gogoratzeko Light4Refugees kanpainarekin bat egingo du Donostiako Udalak
donostia - Santa Klara uhartea argiztatuko du Udalak krisi humanitarioa gogoratzeko egingo den #Light4Refugees kanpainaren baitan. Espainiako Immigrazio eta Errefuxiatuen Laguntzarako Sareak jarri du abian eta irailaren 2an gogorarazi nahi du bizi dugun krisi humanitarioaren ondorioz milaka lagun hil direla Mediterraneoan.
Donostia Europako Kultur Hiriburua den honetan, Udalak ekinbide hori babesteko erabakia hartu du eta Santa Klara uhartea argiztatuko du iluntzeko 21.45etik aurrera.
Horrez gain, argiztaturiko uhartearen irudia hedatuko du sare sozialen bidez eta irudi hori Euskadiko beste zenbait udalek eta Eusko Jaurlaritzak berak zabalduko dutenari gehituko zaio, denen artean krisi lazgarri horren ondorioz hil diren biktima errugabeak gogoratzeko. - N.G.
Más en Actualidad
-
Cómo detectar una voz generada por inteligencia artificial y evitar engaños
-
Hamás acusa a Israel de los enfrentamientos en Rafá y advierte de que no se rendirán
-
Francia conmemora el décimo aniversario del 13N con ceremonias y refuerzo de seguridad
-
El Gobierno vasco celebra este lunes el Día de la Memoria con el reto de que las víctimas sean "activo para la convivencia"