Pasaia. Trintxerpek atzo bere Inauterietako egun handia disfrutatu zuen. Goizeko eguraldi onak animaturik zenbait kuadrilla atera ziren parodiak egitera (lehenengo irudian, tunoak). Eguerdiko ekitaldi nagusia Lazako (Ourense) peliqueiro pertsonai maskaratuen bisita izan zen. Zintzarriak zintzilik eta zigorra esku batean zutelarik, Euskadi Etorbidea hamaika aldiz zeharkatu zuten (bigarren irudia). Arratsaldean karroza eta konpartsen desfile izan zen, ikusle asko erakarri zuen ikuskizunak. Gaur Trintxerpeko Inauteriak amaituko dira, baina aurretik karroza eta konpartsen bigarren desfilea eta bakailoaren ehorzketa burutu beharko dira. Honela, jaiak datorren urtera arte agurtuko dira. Argazkiak: A.M.