Atresplayer Premium plataformak estreinatuko du UPA Next unibertsoaren telesail berria.Atresmediako plataformak gaur estreinatuko du Historias de UPA Next, jatorrizko formatu berria, eta igandero atal berri bat estreinatuko da. Belaunaldi oso batentzako erreferentea izan zen jatorrizko telesaileko protagonistak buru dituen fikziozko kontakizun laburren sorta izango da; hartara, ikusleek askoz hobeto ezagutu ahal izango dituzte fitxaketa berriak, bide batez, Un paso adelante telesailean parte hartu zuten pertsonaiak behar bezala kokatuz.

UPA Next fikziozko sei kontakizun laburrek osatuko dute, Atresplayer Premiun une honetan grabatzen ari den UPA Next izeneko telesail berriaren estreinaldi handiaren aurrerapen eta lotura gisa baliagarri izango direnak.

Beatriz Luengo, Miguel Ángel Muñoz, Mónica Cruz, Lola Herrera, Lucas Velasco eta Marta Guerras izango dira istorio horien protagonistak, Carmen Arranzen eskolako ikasle berriei bizia emango dieten interprete berri ba-tzuekin batera, Almudena Salort, Nuno Gallego, Karina Soro eta Alex Medina, besteak beste.

Historias de UPA Next-en atal bakoitzak, UPA Next-eko pertsonaia bakoitzaren inguruan dagoen unibertsoa zabalduko du. Lehen atalaren protagonistak Silvia (Mónica Cruz) eta Carmen Arranz (Lola Herrera) izango dira, trama nagusitzat eskolaren etorkizuna azertuz. Lehen kapitulu honen ondoren, gainerako istorioak igandero ikusi ahal izango dira Atresplayer Premiumen, fikzio berria iritsi aurretiko zaleentzako opari gisa.

Lola (Beatriz Luengo) eta bere familiaren egungo bizimodua Bartzelonan, Roberen (Miguel Ángel Muñoz) Miamiko egonaldia, Sira (Marta Guerras) eta Luiso (Lucas Velasco) irakasle berrien kontratazioa, eta Lala (Almudena Salort), Tara (Karina Soro), Suso (Alex Medina) eta Dario (Nuno Gallego) ikasle berrien aurkezpena izango dira Historias de UPA Next-en atal berrien gai printzipalak.

aktore belaunaldi berria

Quique González, Mónica Mara, Marc Betriu, Claudia Lachispa, Almudena Salort, Marc Soler, Karina Soro, Alex Medina eta Nuno Gallego izango dira UPA Next-eko protagonistak. Aktore gazteen belaunaldi berri horrek gaitasun eta prestakuntza handia erakutsiko interpretazioan eta dantzan, eta eurek hezurmamituko dituzte Carmen Arranzen eskolako ikasleak.

Telesailaren aro berri honetan, Miguel Angel Muñoz, Mónica Cruz eta Beatriz Luengo, Rober, Silvia eta Lola pertsonaia ezagunak eginez itzuliko dira, oraingoan, ordea, eskolako irakasle gisa.

“Ilusio handia egin dit proiektu honetara itzultzeak. Egia da hasiera batean kosta egin zitzaidala Rober berriro interpretatzeko erabakia hartzea, baina zer asmo zuten planteatu zidatenean ezin izan nien ezetzik esan”, aitortu zuen Miguel Angel Muñozek duela gutxi.

Errepartoan, Lucas Velasco eta Marta Guerras aktoreek Luiso eta Sira irakasleak antzeztuko dituzte, hurrenez hurren. Gainera, Atresplayer Premium telesail berriak parte-hartze bereziak ere izango ditu, besteak beste, Lola Herrerarena, berriz ere Carmen Arranz mitikoa interpretatuko duelarik.

UPA Next-ek zortzi atal izango ditu hasiera batean. Musika eta dantza izango dira atal bakoitzeko protagonista nagusiak. Koreografien ardura Toni Espinosa dantzari eta koreografoarena izango da.

Ikuskizun musikalen errealizazioaren arduran, Rosalia, C. Tangana, Katy Perry, Raw Alejandro, J. Balvin edo Prodigy bezalako artista eta taldeen bideoklipen egile izandako Manson ikus-entzunezko kolektiboa dago.