donostia. Ikus-entzuleen parte har-tzea argazkien bidez sustatu zuen lehenetarikoa izan zen Euskal Telebistaren Eguraldia tartea. Egun, ohikoa da kate guztietako eguraldietan ikus-entzuleen argazkiak ikustea. Hartara, Eguraldia saioko lan-taldeak urrats bat aurrera eman eta parte hartze bide berri bat urratu du: whatsapp-a. Erabiltzaileek, aurrerantzean, bideoak bidaltzeko telefono zenbakia izango dute: 688875824. Helburua ez da panoramika soila egitea, ikus-entzuleak irudiei ahotsa jartzea nahi dute. Hartara,erabiltzailea erreportari bilakatu nahi dute, bere herrian dagoen giroa zein den konta dezan.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
