urtengo uda ezohikoa izan bada ere, bisitarien datuak onak dira. Eskualdean zabalik izan diren turismo bulego eta informazio puntuetan (Errenteria eta Oiartzungo turismo bulegoak eta San Marko gotorlekuko eta Listorreta-Barrengoloiako informazio puntuak) joan den urtean baino bisitari gehiago jaso ditu Oarsoaldeak, %39 gehiago hain zuzen.

Oarsoaldea agentziatik konfirmatu dutenez, udan martxan jarri ziren zerbitzuek ere oso ongi funtzionatu dute, egungo egoeran dauden segurtasun neurri bereziak eta aforo murrizketak kontuan izanda.

Oiartzunen, esaterako, Arditurrira tren berdean bidaia eta meazulora bisita eskaini da udako asteazkenetan, eta zerbitzuak arrakasta handia izan du.

Bestetik, ostegunetan, Donostiako portutik abiatuta, Lucretia belaon-tzi klasikoan Pasaiara bidaia eskaini da, Albaola itsas faktoriara bisita barne. Zerbitzu honek ere primeran fun-tzionatu du, aurreikusiak zeudenak baino irteera gehiago eskaini direlarik, azpimarratu dute.

Bisitarien jatorriei dagokionez, aurreko urteekin alderatuz, bertako bisitariek eta gertukoek egin dute nabarmenki gora. Hau da, herri bakoitzean herritarrak, inguruko herrietakoak eta lurraldetik etorritakoak izan dira nagusi, gipuzkoarrak alegia. Estatutik eta Frantziatik etorritako gutxi batzuk ere izan diren arren, hauek behera egin dute eta gainontzeko atzerritarrik ez da apenas izan.

Bisitarien gorakada ez da sektore guztietan nabaritu. Atzerriko turisten beherakadak eragin zuzena izan du sektore turistikoko enpresetan, batez ere ostatuetan. Udako hilabeteetan eskualdeko nekazalturismo, hotel eta landetxeek beren ateak zabalik izan dituzte eta batez ere Estatuko bezeroekin egin dute lan, baina atzerritarren falta asko sumatu da eta datozen hilabeteetan daukate kezka nagusia.