andemiak gauza onak ere ekarri ditu. Izan ere, negozioen digitalizazio prozesua azkartu du. Konfinamendu garaian, telelanari esker enpresen jardunak ez zuen etenik izan eta, are gehiago, orduan baligarri izan ziren tresnak gure artean gelditzera etorri dira. Webinar edo mintegi digitalen kasua da hori. “Honako hau negozioak digitaliza-tzeko unerik onena dugu eta aldaketa azkarra egitea funtsezkoa da”, esan du Iñaki Suárez Arauzo SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Eraldaketa Digitalaren arloko zuzendariak.

Hori horrela, formatuak arrakasta handia izan duela berresten du Suárez Arauzok: “Hasieran, online formatu berria osasun segurtasun arrazoiengatik antolatu genuen, baina gure harridurarako, harrera oso ona izan du. Hainbestekoa izan da, non asistentzia bikoiztu egin dela esan dezakegun. Gainera, ekintza-eremua Euskal Herri osoko udalerrietako mikroenpresa eta langile autonomoetara hedatu da, aurrez gure ikastaro presen-tzialetara joateko astirik izan ez dutenei alegia”.

Izan ere, asko dira mintegi digitalek dituzten abantailak, bai antolatzaileen-tzat, bai parte hartzen dutenentzat. “Bideoa informazioa transmititzeko modu zuzena, azkarra eta sinplea da. Halaber, ikastaroak zuzenean eskaintzen direnez, partaideek erraz parte hartzeko aukera dute, idatziz zein mikrofonoz. Gure prestakuntzaren hartzaile diren mikroenpresen eta autonomoen laguntzaren alde egiten duen beste abantaila bat denbora eta dirua aurreztean oinarritzen da, online formatuak desplazamenduak ekiditen baitu, haien asistentzia erraztuz”, azaldu du Suárez Arauzok.

Eskaintza zabala antolatzea da topaketa digitalen arrakasta bermatzeko gakoetako bat. “Autonomo eta mikroenpresa guztien beharretara egokitzeko, gai, egun eta ordu sorta zabala sortu dugu. Horretaz gain, iraupen laburrak eta online formatu berriak ere oso erakargarriak suertatu dira parte-har-tzaileentzat”, argitu du.

Hori horrela, SPRIko Mikroenpresa Digitalaren eskutik, egunero eta goizeko ordutegian, hiru ikastaro antolatzen dituzte. “Abuztuan izan ezik, hilero errepikatzen dira; hortaz, parte-hartzaileak beharrezko-tzat jotzen dituzten ikastaroak egiteko aukera dute, edukiak barneratzeko eta lantzeko adina denborarekin”, esan du.

Hilero 50 ikastaro baino gehiago antolatzen dituzte; marketin digitala, sare sozialak, produktibitatea, zibersegurtasuna, alderdi juridiko teknologikoak eta administrazio elektronikoarekin lotutako gaiekin. Gaur egun, eskaintzak hainbat gaien inguruko 28 ikastaro jorratzen ditu. Ikastaroak doakoak eta bi ordukoak dira. Zuzenean egiten dituzte, Zoom plataformaren bidez eta edukiera murriztua dute (gehienez 25 ikasle) zalantzak modu pertsonalizatuan erantzun ahal izateko. Informazio gehiago dago www.spri.eus webgunean.