Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu ditu, horietako bat Gipuzkoako Itsasondo udalerrian eta bestea Asturiaseko Aviles herrian, ustez Estatu Islamikoaren mezuak eta postulatuak zabaldu dituztelako.
Bi kasuetan, atxilotuak Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiaren esku utzi dituzte ostiral honetan, eta horrek espetxeratzea agindu du.
Ikerketa
Kasu bateko ikerketa urte honen hasieran hasi zen, terrorismoaren aurkako borrokan espezializatutako agenteek Itsasondon, Gipuzkoan, jihadista kutsuko material erradikala eta bortitza egiten eta zabaltzen ari zen pertsona bat atzeman zutenean, Polizia Nazionak ohar baten bitartez jakinarazi duenez gertakari horiei buruz.
Astearte goizaldean segurtasun agenteak gizona atxilotu zuen, baita bere etxea eta bi ibilgailuak miatu egin zituen. Aztertzen ari diren material informatikoa atzeman dute.
Poliziak egiaztatu zuenez, gizonak harremanak zituen gatazka-guneetan zeuden hainbat profil jihadistarekin, eta indarkeriazko eta terrorismoa goratzeko material ugari ikusten zuen modu masiboan.
Bere komentarioen artean muyahidinei egindako laudorioak zeuden. Gainera, atentatu terroristak egitera ere animatzen zuen, eta jihada egiteko eta martiri bihurtzeko nahia adieraztera iritsi zen.
Hainbat delitu
Ondoren, atxiloari doktrinamendu eta autokaptazio terroristaren delituak egotzi dizkiote, eta segurtasun-neurriak hartu zituen polizia-zerbitzuek antzeman ez zezaten, nabigazio segurua egiteko aukera ematen zioten programa informatiko gisa.