Pasa den Ostiralean, Zumaiako Euskal Jai Egunean Ertzainak atxilotu zuen gizona kalean dago jada. Nahiz eta laban batekin emakume bat zauritzea laporatzen zioten, epaileak aske utzi du, ezin izan delako frogatu zauriak labanarekin eginda zeudela. Horretaz gain, lekukoek bertsio kontrajarriak eman dituzte epailearen hitzetan, baita ere ustez erasotua izan zen emakumeak. Zer gertatu zen argi eta garbi ezin izan denez frogatu, epaia bertan behera geratu da eta epaikariak ez du, ez biktimak eskatutako urruntze agindua, ezta ere gizonarekiko kargurik onartu.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
