Martxan da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
Irailaren 30era arte dago proposamenak aurkezteko aukera eta laugarren edizio honek ere hiru laguntza banatuko ditu: 60.000 eurokoa, 40.000 eurokoa eta 20.000 eurokoa
Zabalik dago Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria. Laugarren urtez jarraian, Euskal Herri hobe baten aldeko lanean ari diren gizarte eragileen egitasmoak laguntzeko ekinbidea jarri du martxan Fagor Taldeak, komunitatearekin, eta, oro har, gizarte erronkekin, duen konpromisoa oinarri.
Ohi moduan, hiru laguntza banatuko ditu: 60.000 eurokoa, 40.000 eurokoa eta 20.000 eurokoa -eragileak berak aukeratuko du zein laguntza lerrotan aurkezten duen haren proiektua-. Irailaren 30era arte dago proposamenak aurkezteko aukera. Proiektuak fagor.eus webgunearen bidez aurkeztu beharko dira, eta dokumentazioak euskaraz egon beharko du gutxienez.
Bederatzi egitasmo bozkatuko dira
Aurten ere Fagorreko kooperatibetako bazkideek aukeratuko dituzte Fagor Herrigintza bidezko laguntzak jasoko dituzten hiru proiektuak. Bada, kooperatiba taldeak haren webgunean argitaratuak dituen oinarrien araberako balorazioa eginda, laguntza lerro bakoitzeko hiru proiektu izango dira bozka fasean -guztira, bederatzi proiektu izango dira bozka fasean-.
Azaroan egingo da bozketa, eta abenduko lehen hamabostaldian jakinaraziko da emaitza. “Askotariko proiektuak lagundu dira azken urteotan Fagor Herrigintzaren bidez, barrura begirakoak zein nazioarteko elkartasunari loturikoak.
Deialdi ireki honen helburua da Euskal Herriko eragile orori ematea Fagorren gizarte laguntza jasotzeko aukera, eta, hein batean, egunez egun egiten duten lana eta ahalegina aitortzea”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko iraunkortasun arduradunak.
2022an abiatutako lankidetza programa
Euskal gizartetik sortutako ekinbideak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko sortu zen Fagor Herrigintza 2022an. Haren bidez, Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzun propio eta berritzaileak emateko lan egiten duten proiektuak bultzatu nahi ditu Fagorrek.
Bazkideek hala erabakita, ondoko ekinbideak lagundu ditu aurreko edizioetan:
2022an: Zaporeak (60.000 euro), Itsas Salbamendu Humanitarioa (40.000 euro) eta Seaska ikastolen federazioa (20.000 euro).
2023an: Biolur (60.000 euro), Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (40.000 euro) eta Iñurri (20.000 euro).
2024an: Hiruatx (60.000 euro), Txintxirri ikastola (40.000 euro) eta Ihitten (20.000 euro).
Temas
Más en Sociedad
-
Apps para ligar y la IA, ¿un dúo que engaña o que ayuda?
-
El final en 2026 de los cambios de horario estacionales: un planteamiento que viene con retraso
-
“Recibir la luz del sol a primera hora de la mañana te sincroniza más los relojes internos”
-
Samu Valcárcel: "Narrar a la Real es vivir un sueño que todavía no me creo"