Miguel Altuna ikastetxeak erdi eta goi-mailako heziketa zikloen eskaintza zabala du jada, eta datorren ikasturtean Mikroinformatika-sistemetako eta Sareetako Teknikaria zikloa eskainiko du lehen aldiz. Sektore teknologikoak gero eta profesional gehiago eskatzen ditu informatika arloan, eta ziklo berriak eskari horri erantzuten dio.
Ikasleek, besteak beste, ordenagailuen muntaketa eta konponketa, sistema eragileen instalazioa, sare lokalen konfigurazioa eta segurtasun informatikoa landuko dituzte, lan-merkatuan sartzeko prest egon daitezen. Zikloa amaitzean, ikasleek informatika-enpresetan, zerbitzu teknikoetan edo sare-administrazioan lan egin ahal izango dute, edo goi-mailako ikasketekin jarraitzeko aukera izango dute. Hori dena, Miguel Altunak eskaintzen duen metodologia praktiko eta berritzaileaz baliatuz egingo dute, ingurune teknologiko aurreratuan ikasiz.
Gainera, espezializazio teknikoetan aitzindari da Bergarako zentroa: Forjaketa Prozesuen Diseinua eta Ekoizpena, Fabrikazio Adimenduna, Adimen Artifiziala eta Big Data bezalako goi-mailako espezializazio ikastaroak eskaintzen ditu.
Espezializazio horiek ikasturte bakarrean egiteko aukera ematen dute, lan-merkatuaren behar berriei erantzunez. Goi-mailako tituludunek izango dute horiek egiteko aukera, eta, ondorioz, enpresetan fabrikazio sistema adimenduetan, datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako prozesuak ezartzeko edo integratzeko prest egongo dira, enpresen eraldaketa digitalerako erreferente bihurtuz.
Administrazio arloan ere eskaintza interesgarria du ikastetxeak: urte bakarrean, Zuzendaritzari Laguntza goi-mailako titulua lor dezakete, Administrazio eta Finatzak goi-mailako zikloa egin dutenentzat dutenek.
Pertsonak erdigunean, etorkizuneko ikaskuntza eskutik
Miguel Altuna Lanbide Heziketan pertsonak dira hezkuntza-prozesuaren ardatza. Prestakuntza teknikoaz gain, zeharkako gaitasunak, garapen iraunkorra, nazioartekotzea eta teknologia berriak dira lan egiteko modua definitzen duten oinarriak.
Ikastetxeak prestakuntza osoa eta praktikoa eskaintzen du, non autonomia, talde-lana eta komunikazioa bezalako gaitasunak garatzen diren. Horretarako, Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa (ETHAZI) erabiltzen da: ikasleek egoera erreal bateko erronkari taldean egiten diote aurre.
Etorkizunera begira, Learning Factory eredua funtsezkoa da: Eredu honek Industria 4.0ko teknologiak ikasgelara ekartzen ditu, eta produkzio simulazioa, rol banaketa eta teknologia errealen erabilera uztartzen ditu.
Enpresekin lankidetza estua, diziplina arteko proiektuak eta erronka errealek Miguel Altunan ikasteko esperientzia aberasgarria bihurtzen dute.

Komunikazioa eta teknologiak: Euskara eta eleaniztasuna ardatz
Miguel Altuna LHII-n ingurune euskalduna da lanaren oinarria. Urteetako lanari esker, 2024an Euskararen Erabileraren Bikain Ziurtagiria jaso zuen, euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoa aitortuz.
Euskararekin batera, eleaniztasunaren aldeko apustua ere egiten du ikastetxeak. Ingelesa gero eta gehiago integratzen da formazio-prozesuetan: ingelesezko moduluak daude zikloetan, eta errefortzu-eskolak eskaintzen dira arratsaldez, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Frantsesa ere irakasten da Zuzendaritzari Laguntzeko zikloko 2. mailan.
Teknologiaren garapena bizkorra da, eta Miguel Altunan horretaz jabetuta daude: prestakuntza-eskaintza 4.0 industriari egokitzea ez ezik, teknologia horiek zentroaren eguneroko jardunean txertatzen ari dira. Horren adierazgarri dira espazio sortzaile eta exekutiboak, eta heziketa-zikloetako tailer teknologikoak.
Punta-puntako baliabide teknologikoak izateak, gainera, ikasleek laneratzean arrakala teknologikoa murrizteko aukera ematen du. Garapen iraunkorra eta nazioartekotzea ere Miguel Altunaren proiektuaren parte dira: ikasle eta irakasleek nazioarteko enpresetan parte hartzen dute proiektuetan, esperientzia aberasgarriak lortuz.
Enpresekin lotura zuzena, gizarteari zabalik
Miguel Altunak industria errealaren gertutasuna eskaintzen du: Ekipamendu industrialak, lan-ingurune digitalizatuak, Learning Factory metodologia eta zeharkako konpetentzien garapena dira bereizgarriak.
Ikastetxeko irakasle eta zuzendaritza taldea eskualdeko enpresen beharrak ezagutzen saiatzen da etengabe, prestakuntza egokituz eta birkualifikazioa bultzatuz (reskilling eta upskilling).
Gaur egun, 400 enpresa baino gehiagok dute konfiantza Miguel Altunan: DUAL prestakuntza eskaintzen da (2024/25 ikasturtetik aurrera, modalitate orokorra eta intentsiboa), eta ikasle-ohien lan-poltsa zerbitzuak zerbitzu baliotsua eskaintzen du.
Horregatik guztiagatik, Miguel Altuna Lanbide Heziketa gizarteari irekita dagoen zentroa da. Eskualdeko, estatuko eta nazioarteko foroetan parte hartzen du, ezagutza eskuratuz, transferituz eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest egoteko.