Urola Garaiko Lanbide Eskola (UGLE) adostasunetik eta herritik sortutako proiektua da. 1996an sortua, Urola Garaiko eskualdearen erronkei aurre egiteko giltzarri bihurtu da. Lanbide Heziketaren eboluzioaren adibide da UGLEren garapena.

Eskualdea saretzen
Lanbide Heziketak helburu argiak ditu: ikasleak lan munduan integratzea eta langile trebatuak enpresetara bideratzea, pertsonen eta ekimen ezberdinen garapena bultzatuz. Hori izan zen UGLE sortzeko funtsa. Mankomunitateko herrietako ordezkariek, alderdi politiko ezberdinetako kideek, enpresa-eremuko lagunek eta La Salle ikastetxeak fundazioa osatu zuten, eskualdeko agente hauek guztiek ezinbestekoa ikusi zuten eskolaren sorrera eta elkarlanean bideratu zuten egitasmoa.
Hezkuntza-eskaintza oparoa
UGLE eskolaren ibilbidea eboluzio eta garapen prozesu bat izan da. Egun, Lanbide Heziketako etapa guztiak biltzen dituen ikastetxe integratua da: oinarrizkoa, erdi mailakoa, goi mailakoa eta espezializazioak. Familia profesional ugari eskaintzen ditu: soldadura, merkataritza, mekanizazioa, elektromekanika, karrozeria, automatizazioa, mekatronika, automozioa, ortoprotesia eta industria adimentsua.
Etengabeko ikaskuntza eta berrikuntza
Formazio tekniko, garatua eta berritzailea eskaini ahal izateko UGLE eskolak garatu duen berrikuntza departamentua ezinbesteko baliabidea da. Sail honen eginkizuna zeharkakoa da eta erantzun integratuak emateko sortua da. Horren adibide da UGLE Lab 4.0, azken industria iraultzaren testuinguruan sortu diren teknologia berritzaile eta konplexuak biltzen dituen laborategia: adimen artifiziala, IoT, datuen kudeaketa, errealitate birtuala etab.
UGLE, innovación y formación al servicio del territorio
Urola Garaiko Lanbide Eskola (UGLE) nació en 1996 como una iniciativa compartida entre representantes municipales, agentes educativos y empresas de Urola Garaia. Desde sus inicios, ha tenido un objetivo claro: impulsar el desarrollo de la comarca a través de una Formación Profesional comprometida con la innovación y la colaboración.
UGLE es un centro integrado que ofrece todas las etapas de FP: básica, media, superior y especializaciones técnicas. Abarca numerosas familias profesionales, entre ellas mecanización, automatización, mecatrónica, automoción o soldadura. Además, cuenta con formación específica en industria inteligente y ciberseguridad industrial, áreas clave para una industria en transformación.
El centro apuesta por una formación conectada con la realidad productiva. A través del modelo Dual, el alumnado participa en proyectos reales en colaboración con empresas de la comarca, lo que permite adquirir competencias técnicas y transversales como el trabajo en equipo o la autonomía.
Una de las claves del proyecto es su departamento de Innovación, creado para acercar las tecnologías más avanzadas a las empresas del entorno. Su laboratorio UGLE Lab 4.0 ofrece recursos en ámbitos como inteligencia artificial, IoT, análisis de datos o realidad virtual.
UGLE combina así formación, innovación y compromiso social. Con una visión que va más allá de las aulas, se consolida como un agente que genera conocimiento, lo comparte y contribuye al bienestar de la comarca.
Enpresentzako zerbitzuak eta espezializazioak
Baliabide hauen bidez, teknologia berriak bailarako enpresetara gerturatzen dira. Batetik, enpresa zerbitzuak eskaintzen dira: produkzio sistemen digitalizazioa eta neurrira eginiko formazioa. Bestetik, lanbide heziketako master titulua lotzeko espezializazioak: fabrikazio adimentsua eta eragiketa teknologikoen inguruko zibersegurtasuna. Lehenak ekoizpen-prozesuen optimizazioa lantzen du, robotikaren, automatizazioaren eta digitalizazioaren bidez. Bigarrenak, berriz, zibererasoen aurrean industria babesteko gaitasunak eskaintzen ditu, detekzioa, erantzuna eta prebentzioa barne.
Dual eredua eta proiektu errealak
Prestakuntzaz gain, proiektu pedagogikoak berebiziko garrantzia du UGLEn. Dual eredua baliatuz, enpresekin elkarlanean garatzen diren proiektu errealen bidez, ikasleek gaitasun teknikoak ez ezik, talde-lana, autonomia edo erresilientzia bezalako trebetasunak ere eskuratzen dituzte. Ikastetxeak, halaber, eskualdeko hainbat enpresarekin egiten du lan: Smartlog Group, Arcelor Mittal, Ulma Forged Solutions, Bellota edo Grupo Riza, besteak beste.
“Ezagutza sortzea baino gehiago, hori partekatzeko eta zabaltzeko gaitasuna izatea da gure erronka”, adierazi dute UGLEko ordezkariek. “Etengabeko prestakuntzaren bidez, berrikuntzaren ikur bihurtu eta gizarteari ekarpena egiten diogu. Elkarlanetik sortu ginen, eta elkarlanean jarraitzen dugu bidea egiten”, ondorioztatu dute UGLEko ordezkariek.