Madril – Facua-Consumidores en Acción erakundeak egindako ikerketak erakutsitako datuen arabera, tipulak, limoiak eta konferen-tzia udareak izan dira apirilean, supermerkatu handietan prezioa gehien igo duten hiru elikagaiak. Zehazki, azken hilabetean tipula kiloaren prezioa %12,8 garestitu da. Igoerarik handiena Lidlen antzeman da, martxoan 1,59 euro izatetik apirilean 2,39 euro izatera igaro baitzen, beraz, %50,3 gehiago. Limoi kiloa, berriz, %11,5 garestitu da batez beste azken asteotan, eta Eroskin igo da gehien, %13,3 (1,95 eurotik 2,21 eurora).
Konferentzia udareek, batez beste, orain hilabete baino %8,2 gehiago balio zuten apirilean. Igoerarik handiena Hipercorren gertatu da, %19,5 garestitu baitira (2,25 eurotik 2,69 eurora).
Arrautza ertainen prezioa ere %7,7 igo da, batez beste, azken asteotan. Aldin, produktu horren dozena duela hilabete baino %25,6 garestiagoa da (2,07 euro martxoan eta 2,60 euro apirilean).
Denbora tarte horretan, bost kiloko patata sareak (%5,8), irin kiloak (%3,1), baratxuriek (%1,6) eta esne osoko brikak (%0,7) ere gora egin dute.
El apunte
Expedientes
FACUA. En febrero de 2024 el Ministerio de Derechos Sociales, Consumo y Agenda 2030 envió un requerimiento a las principales cadenas de supermercados e hipermercados para solicitarles que acreditasen que las subidas que habían aplicado desde enero de 2023 a los precios de numerosos alimentos básicos no han implicado aumentos en sus márgenes de beneficio, una práctica prohibida mientras los productos estuvieron afectados por la rebaja del IVA. Facua lamenta que más de un año después, no ha habido ningún expediente sancionador.
Bestalde, hilabete honetan batez beste martxoan baino merkeago dauden elikagaien artean ditugu dilistak (-%0,1), txanpiñoien erretilua (-%0,5), golden sagar kiloa (-%0,6), ekilore olio litroa (-%0,7), makarroi paketea (-%0,8), arroz biribil kiloa (-%0,9), pipitarik gabeko mahats zuriak (-%0,9), iceberg letxugak (-%2,2), azenarioak (-%2,5), oliba olio litroa (-%5,1) eta laranjak sarean (-%8,3).
Urte arteko igoerari erreparatuz gero, limoiak dira nagusi batez beste %34,4ko igoerarekin. Alcampon garestitu da gehien kiloa, 1,49 eurotik 2,19 eurora, beraz, %47 gehiago.
Baratxuriek, berriz, orain urtebete baino %22,4 gehiago balio dute, eta arrautza dozena ere %20,4 garestitu da. Prezio igoera nabarmena izan dute, halaber, hazirik gabeko mahats zuriek (%12,6), ekilore-olioak (%11) eta konferentzia-udareek (%10,9).
Aztertutako produktuen artean, oliba olioaren litroa izan da azken urtean prezioa gehien merkatu duena, batez beste %38,6 jaitsi baita; laranjak, berriz, %8,6 jaitsi dira azken 12 hilabeteetan, eta gutxiago iceberg letxugak (-%6), patatak (-%2,8) eta azenarioak.
Erosketa merkeago
OCUren prezioen behatokiak eskainitako datuen arabera, oro har, erosketa-saskiak %0,31 egin du behera apirilean, eta jaitsiera hori edarietan, esnekietan eta despentsa-produktuetan antzeman da gehien.
Datu zehatzak eskainiz, martxoan %0,55eko igoera jasan bagenuen ere, apirilean jaitsiera txiki bat sumatu da, %0,31koa, eta bistan denez aurreko hileko igoera konpentsatzera iritsi ez dena.
OCUren prezioen behatokiak erosketa-saskiko oinarrizko 100 produkturen prezioak aztertzen ditu zortzi supermerkatu-katetan. Frutak eta barazkiak izan da gehien igo den elikagai taldea, aurreko hilabetearekiko %1,40 igo direlako.
Ondoren, arraina dator, igoera txikiagoarekin (%0,70), eta harategia eta urdaitegia, berriz, %0,42 igo dira.