Milaka ikasle mobilizatu dira Euskal Herrirako hezkuntza sistema propio baten alde
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak
Milaka ikasle bildu dira Ikamak antolatutako mobilizazioetan “Hezkuntza bat Euskal Herrirako” lelopean. Ikasle zapalkuntzekin amaitzeko bidea Hezkuntza Sistema Propioa edukitzea dela eta independentzia lortzea beharrezkoa dutela aldarrikatu dute ostegun hontan.
Goizean goizetik unibertsitate eta ikastetxeetan hainbat pikete egin dituzte greba giroa sortzeko asmotarekin. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Ikamaren hezkuntza eremurako proposamena Euskal Hezkuntza Sistema Publiko eta Kominutario bat lortzea da, eta ikasleriari mezu argi bat zabaltzen aritu da Ikama azken hilabete hauetan: behar duten hezkuntzarako independentzia beharrezkoa dela.
"Sistema euskaldun, feminista eta antikapitalista"
Horrela zioen mobilizazioen amaieran egindako hitzartzeak: “behar dugun hezkuntza, hezkuntza sistema euskaldun, feminista eta antikapitalista da. Ikasleon hitza entzun eta erdigunean jarriko gaituena, aukera berdintasuna bermatuko duena, eta ikasle askeak heziko dituena!”.
Baita ere, Espainiar eta Frantziar estatuen logikatik at kokatuko den hezkuntza sistema bat aldarrikatu dute, sistema kapitalista zisheteropatriarkala betikotu besterik ez dutela egiten eta horiek direla, beraien hitzen arabera, ikas baldintza prekarioen eta zapalkuntzen erantzule.
Bukatzeko, hezkuntza Sistema Publiko eta Komunitarioa lortzeko bidea ikasle borroka borroka independentistaren eskutik iritsiko dela azpimarratu dute, eta euskal ikasle orori Ikamara batzeko deia egin diete.
Temas
Más en Sociedad
-
Los vecinos de Berio denuncian: “Esto no es un camping para autocaravanas, es un aparcamiento”
-
La mejor ayuda, no estorbar, por José Manuel Etxaniz
-
Galicia vive 24 horas de avances favorables de los incendios, con cuatro estabilizados el sábado
-
Cerca de una veintena de medios trabaja en un incendio en el Parque Nacional de Guadarrama en Segovia