Síguenos en redes sociales:

Jostuna, abuztuko protagonista 2025eko egutegian

Lor ezazu NOTICIAS DE GIPUZKOAk Argoteren eskutik 2025 urterako prestatu duen horma-egutegia datorren abenduaren 14ean, doan

Jostuna, abuztuko protagonista 2025eko egutegianN.G

Gero eta gehiago dira moda azkarraren industriatik aldendu eta eskuz egindako jantzi pertsonalizatuak nahiago dituztenak. Slow fashion izeneko korrontea da horren erakusle, gehiegizko kontsumoari aurre egitea helburu duena. Hortaz, antzinako lanbidea bada ere, modan dagoen ogibidea da jostunarena. Izan ere, gaur egungo jostunek ez dute soilik arropa josten; teknika tradizionalak estilo modernoekin uztartzen dituzte, jantzi esklusibo eta iraunkorrak diseinatuz.