Goxua, goxua pisuduna, toke erdikoa, tokezkoa edo eskua berotzekoa. Horiek guztiak esku pilota motak dira, Anoetako Juan Carlos Oteroren tailerrean egiten dituztenak. Pilotari profesional ohia, 1990. urtean zabaldu zuen pilota lantegia, Euskal Herriko pilota egile bakarrenetakoa izanik. Lehen osagaia kiskia da, pilotaren muina, egurrezko edo plastikozko bola txiki bat izaten dena. Latex tira batzuk jartzen zaizkio inguruan, eta ondoren, pilota samurragoa izan dadin, artilea. Azkenik, ahuntzaren larruarekin estali egiten da. Laster, egunkari honetan erreportajea osorik.