Baserritar eta artzaiek lanerako janzten zituzten garai batean larruzko abarkak, oin azpiak babesteko. Izan ere, erosoak ez baziren ere, zapata gogorrak ziren, euriari aurre egiteko aproposak. Industrializazioa iritsi baino lehen, eskuz egiten ziren eta ofizioa belaunaldiz-belaunaldi transmititzen zen. Gaur egun, Gipuzkoan abarkagile gutxi gelditzen bada ere, badira tradizioarekin jarraitzen duten artisau batzuk, Debako Martin Sukia, kasu. Abarkagileak trebezia berezia izateaz gainera, eskuetan indar handia behar duela esaten du, batez ere punta josteko. Laster, egunkari honetan, erreportajea osorik.
- Multimedia
- Servicios
- Participación