Lehen sektorearen garrantziaz gizarteak kontzientzia har dezan eta, aldi berean, sektorearen nortasun bera indartzeko helburuarekin dator aurtengoan ere Gure Lurra. Sembrando Futuro kongresua. Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen departamentuaren eskutik urtero ospatzen den ekimenak zazpigarren edizioa beteko du, oraingoan lurrari eta baserritarrei garrantzi berezia emanez.
Para asistir al congreso, inscríbete, de forma gratuita, a través de la web
Baserritarren lana ikusarazi eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko topagune izateko asmoa du kongresuak, ingurumenaren zaindari baitira eta kalitatezko tokiko produktuetarako sarbidea bermatzen baitute. Izan ere, eguneroko lanean elikagai osasungarriak bermatzeaz gain, biodibertsitatea zaintzen dute, eta gure ingurune naturala babesten dute, Gipuzkoako ongizaterako eta etorkizunerako ezinbestekoak izanik.
Esperientzia eta bizipen inspiratzaileak
Gure Lurra. Sembrando Futuro kongresuan esperientzia eta bizipen inspiratzaileak partekatuko dira, Lurraren funtsezko egitekoaz eztabaidatuko da eta gure gizartearen garapen iraunkorrean lehen sektoreak duen garrantzia azpimarratuko da, ospe handiko profesional eta pertsonek eskainiko dituzten hi-tzaldi eta mahai-inguru aberasgarrien bitartez .
Unerik aipagarrienetako bat Jorge Blass ilusionista eta mago ezagunaren Ilusioaren indarra hitzaldia izango da. Blassek partekatuko du nola ilusioa funtsezkoa den oztopoak gainditzeko, maila pertsonalean zein kolektiboan, eta nola ikus ditzakegun erronkak ikuspegi berrietatik. Magiaz eta sormenez beteriko hitzaldi honek hainbat arlotan aplika daitezkeen ideia eraldatzaileak eskainiko ditu.
El ilusionista Jorge Blass ofrecerá una inspiradora charla, llena de magia y creatividad
Jarraian, Bizitza-aldaketen istorioak mahai-inguruak lehen sektorean aritzeko beren ibilbide profesionalak eraldatzea erabaki duten pertsonen esperientziak bilduko ditu. Felix San Sebastian sagar ekoizlea eta Iker Uranga ingeniari agronomoaren testigantzak entzuteko aukera emango du, sektoreko ibilbide aniztasuna islatzen duten beste ahots batzuekin batera.
Egitarauarekin jarraituz, beste hitzaldi aipagarri bat Araceli Segarra alpinista eta eskalatzailearena izango da, Everestera igo zen lehen emakume espainiarra. Bere hitzaldian, Segarrak paralelismoak marraztuko ditu lehen sektoreko lanaren erronken eta Everest bezalako mendi ikaragarri baten igoera neketsuaren artean. Pertseberantzia, egokitzeko gaitasuna eta etengabeko ahalegina izango dira Segarrak nabarmenduko dituen funtsezko elementuetako batzuk, eguneroko erronkei aurre egiten dieten gizonentzat zein emakumeentzat mezu inspiratzaileak eskainiz.
Lurra zaindu, gure burua zaindu
Ekitaldiak iraunkortasunaren eta ongizate kolektiboaren arteko harremanean ere jarriko du arreta. Gure ingurunea, gure ongizatea mahai-inguruan, lurraren zaintzak biodibertsitatea zaintzeaz gain, pertsona guztien bizi-kalitatea eta ongizate emozionala nola hobetzen duen aztertuko dute zenbait adituk. Basoko bainuak bezalako ekimenak aurkeztuko dira, naturarekiko loturak gure osasun fisiko eta mentalean eragin positiboak dituela erakutsi dutenak.
Gure Lurra. Sembrando Futuro kongresuan esperientzia eta bizipen inspiratzaileak partekatuko dira, Lurraren funtsezko egitekoaz eztabaidatuko da eta gure gizartearen garapen iraunkorrean lehen sektoreak duen garrantzia azpimarratuko da
Gainera, Mike Bidart Kalifornian jaiotako abokatu euskaldunak parte hartuko du kongresuan. Bidartek bere nortasun kulturala ondorengoei nola transmititu dien partekatuko du, lurrak herentziaren eta iraunkortasunaren sinbolo gisa duen garrantzia balioetsiz. Izan ere, Bidartek euskal sustraiak bizirik mantentzea lortu du, distantzia geografikoa gorabehera.
Ez galdu aukera
Gure Lurra. Sembrando Futuro kongresua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen departamentuaren ekimena, aukera paregabea da landa-inguruneak gure etorkizunaren iraunkortasunean duen garrantziaz eta duen funtsezko paperaz hausnartzeko. Ekitaldi hau pertsona guztientzat zabalik dago, landa edo hiri eremukoak izan, gure lurrarekin berriz konektatzeko eta hura zaintzen dutenen lanaren balioa aitortzeko aukera eskainiz.
Ez galdu parte hartzeko aukera! Erreserbatu azaroaren 14a zure egutegian eta izena eman, doan, www.gipuzkoa.eus webgunean.