Síguenos en redes sociales:

Bizitzaren jatorria zalantzan jartzen duen aurkikuntza

Erresuma Batuko Itsas Zientzien Elkarte Eskoziarra buru duen ikerketa berri batek erakusten duenez, mineral metalikoek ura zatitu egiten omen dute, 4.000 metroko sakoneran ‘oxigeno iluna’ sortzeko

Bizitzaren jatorria zalantzan jartzen duen aurkikuntzaPexels

Ozeanoaren hondoa oxigenoa sortzeko gai da, eta iturria, itsas hondoen ekologian eragina izan dezaketen lur arraroetako metaldun nodulu polimetalikoak lirateke.

Itsas Zientzien Elkarte Eskoziarra

Erresuma Batuko Itsas Zientzien Elkarte Eskoziarra (SAMS) buru duen ikerketa berri batek erakustenduenez, mineral metalikoek ura zatitu egiten omen dute, 4.000 metroko sakoneran ‘oxigeno iluna’ sortzeko.

Aurkikuntza horrek zalantzan jartzen du Lurreko oxigenoa soilik organismo fotosintetikoek, hala nola landareek eta algek, sortzen dutenaren ustea, eta kolokan jarriko luke Lurrean bizitza nola hasi ote zen.

Dirudienez, oxigenoa arnasten duen (aerobikoa) eta iluntasun osoan bizi den itsas bizitzari eusteko ezinbestekoa den oxigenoa, argirik sartzen ez den itsas hondoan ere sor daiteke.

Ozeanoetako sedimentuz estalitako lautada abisaletan ohikoak diren nodulu polimetalikoak, burdin eta manganeso oxidoz osatuta daude batez ere; kobaltoa bezalako metalak eta lur arraroetako elementuak ere izaten dituzte, hain zuzen ere, karbono gutxiko eta teknologia energetiko aurreratu askoren funtsezko osagaiak direnak.

Ondorioz, ur sakonetako meatzaritzaren helburu bilakatu dira, lan horiek ingurumenean izan dezaketen eragina zehazki aztertzeko aukerarik egon ez arren.

Esperimentuak ozeano barean

SAMSeko Andrew Sweetman ikertzaileak Ozeano Barean ikerketa lanean zebilela topatu zuen “oxigeno iluna”.

Taldeak hainbat esperimentu burutu zituen OzeanoBare erdialdeko Clarion-Clipperton eremuan, itsas hondoan 4.200 metroko sakoneran jarritako kamerak erabiliz, 4.000 kilometro baino gehiagoz bereizitako zenbait puntutan oxigeno-kontzentrazioa neurtzeko; hain zuzen ere, nodulu polimetalikoak dauden esparruan.

Ikertzaileek estreinakoz oxigenoa detektatu zutenean, sentsoreak matxuratuta egongo irtela suposatu zuen, “itsas sakonean egindako azterketa guztietan, oxigenoa sortu beharrean kontsumitu egiten zelaegiaztatu izan delako beti”, aipatu zuen Sweetmanek.

Hala eta guztiz ere, sentsoreak berriro kalibratu eta beste metodo batzuk erabili arren, “oxigeno irakurketa bitxi horiek” agertzen jarraitzen zutela gaineratu zuen.

Egileek laborategiko analisi jarraipenak eta zenbakizko simulazioak egin zituzten, oxigeno-isurien iturria nodulu polimetalikoetan egon daitekeela proposatuz, haien propietate elektrikoak eragindakoa izan daitekeenaren hipotesia plazaratuz

Ikertzaileen iritziz, nodulu polimetalikoek eskala handian sortzen duten oxigeno kantitatea kalkulatzea zaila bada ere, itsas hondoko ekosistemei eusteko gauza direla iradokitzen dute, eta kaltetuta gerta daitezkeela nodulu horiek ustiatuz gero.

Eskala handiko meatzaritza-enpresa batzuk itsas hondoko 3.000 eta 4.000 metro arteko sakoneran dauden elementu preziatu horiek ateratzeko asmotan dabiltza orain, adierazi zuen, artikuluaren sinatzaileetakoa den Franz Geiger Northwestern Unibertsitateko kideak.

Ikertzailearen esanetan, birplanteatu egin behar omen da “material horiek ateratzeko modua, itsas-sakoneko bizitzaren oxigeno-iturria agortu ez dadin”.