AEK-k eta Korrikak jaso dute euren ibilbideak aitortzen dituen Elkar saria
Euskararen alde arlo guztietan egindako lana saritu die Fundazioak, ezagutzatik sustapenera
Elkar FundazioakAEKri eta Korrikari luzatu zien ostegun honetan Ibilbideari Elkar Saria, biek ala biek eskutik, ezagutzatik hasi eta erabileraraino, euskararen arlo guztietan egindako lana sarituz.
Euskerarekin bat
Joxemari Sors Bagüesek eta Jon Jaka Auzmendik azaldu zutenez, 70eko hamarkadan sortu zenetik hona, milaka lagun bildu dira euskarara AEKri esker. “Militantziaz, ilusioz eta ahalik eta profesionaltasun handienaz erantzun zion AEK-k lan-baldintza egokiren gabeziari, bere helburua lortzeko ahaleginean etsi gabe”, azpimarratu zuten Elkarreko arduradunek.
Korrika
Bestalde, Korrika euskararen aldeko “indarikaragarrizko irudi” bihurtu dela esan zuten; “Tankera guztietako pertsonek elkarrekin egiten dute korrika, eta lekukoa ere eskuz esku pasatzen da. Irudi horrekin agerian geratzen da euskararen normalizazioak guztion beharra duela, elkartasunetik lortuko dugula Euskal Herriko biztanle guztiakeuskaraz bizitzea”, gaineratu zuten.
Temas
Más en Sociedad
-
El tren de vapor de Azpeitia y el oficio de fogonero protagonizan los nuevos sellos de Correos
-
Sánchez anuncia un abono transporte único de 60 euros al mes para viajar por todo el Estado español
-
Zaporeak celebrará en Santo Tomás sus 10 años de solidaridad con Grecia mirando a Palestina
-
De ‘farlopa’ a ‘loguearse’: la RAE abre el diccionario a la calle, las pantallas y los nuevos hábitos