Asteartearekin Gipuzkoara itzuli da Korrika, eta bertan ibiliko da asteazken eguerdira arte. Lasterketa arratsaldean sartu da Goizuetatik, eta gauerdia baino lehen, besteak beste, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil zeharkatuko ditu.

Asteazkena kostaldean hasiko du, gauez Orio, Zarautz eta Zumaiatik pasatuz, eta handik barnealdera joko du. Goiz partean Zestoa, Azkoitia, Bergara eta Elgeta bisitatu, eta 10.30ak aldera Eibarrera iristea espero da. Handik, Soraluze, Elgoibar eta Mutrikurako bidea hartuko du, Bizkaian sartu arte.

Larunbatean hirugarrenez itzuliko da Korrika Gipuzkoara, Baionara iritsi bezperan.