Kultura, epaile eta kazetaritza munduko pertsona ospetsuen talde batek Polonian atxilotu eta duela ia bi urtetik behin-behineko espetxealdian dagoen Pablo Gonzalez kazetariari babesa agertu diote bideo batean,

#FreePabloGonzález elkarteak antolatutako eta zabaldutako bideoan Baltasar Garzón eta José Antonio Martín Pallín epaile ohiek, Juan Diego Botto eta Carlos Bardem aktoreek eta Ana Pardo de Vera, Olga Rodríguez, Miquel Ramos, Antonio Maestre eta Gervasio Sánchez kazetariek parte hartu dute, besteak beste.

"Kasuaren inguruko sekretismoa erabatekoa izan da", kritikatu du, izan ere, "ez familiak ez gertuko inork ez du gertatzen ari denaren berririk izan", Pablok 730 egun "Poloniako espetxe bateko ziega txiki batean inkomunikatuta" eman dituen bitartean.

Elkarteak "pentsaezin" tzat jo du egoera, guztia Europar Batasuneko (EB) herrialde batean kokatzen dela ikusita, "Oinarrizko Eskubideen Ituna errespetatu beharko litzatekeelako".

"Bere lan profesionalean ari zela atxilotutako kazetari batek epaiketarik gabe bi urte kartzelan ematea oso larria da, ez bakarrik kaltetuaren Giza Eskubideei dagokienez, baita informazio eta adierazpen askatasunari dagokionez ere", azpimarratu du komunikatuan.

Hori guztia dela eta, Poloniako justiziari eskatu diote Pabloren legezko taldeari baimena eman diezaiola "espedientea osorik eskuratzeko, eta argitara eman ditzala bere kontra dituzten ustezko frogak eta atxiloketa luzatzeko erabiltzen dituztenak".

"ATXILOKETA KRUDELA"

Kazetari espainiar-errusiarrari babesa emateko bideoan parte hartu dutenek Poloniaren atxiloketa kritikatu dute, espioi errusiarra izatea egotzita, "nahiz eta denbora honetan guztian inolako frogarik eta kargu formalik aurkeztu ez", Martin Pallin Auzitegi Goreneko magistratu emerituak azaldu duenez.

"Bere atxiloketa krudela susmoetan eta buloetan baino ez da oinarritu", esan dute bideoan Juan Diego Botto, Carlos Bardem, Baltasar Garzón, Pepe Viyuela, Wily Toledo, Pulpul, Gervasio Sánchez, Ana Pardo de Vera, Teresa Aranguren, José Antonio Martín Pallín, Martxelo Otamendi eta David Pareja kideek.

Era berean, Miquel Ramos, Jorge Riechmann, Fonsi Loaiza, Iñaki Soto, Mariano Muniesa, Javier Couso, Amaia Goikoetxea, Ander Izaguirre, Carlos Taibo, Juan Teixeira, Rubén Sánchez, Bob Pop, Javier Gallego, Olga Rodríguez, Asier Blas, Aitor Merino, Xabier Lapitz, Iñaki Makazaga, Javier Parra, Alfonso Bauluz, Antonio Maestre, Anibal Garzón eta Oihana Goiriena izan dira elkartasun-erakusketan.