Otsailaren 11n Elhuyarrek emakume zientzialariaren papera sustatuko du. hurrengo asteko igandean, emakumearen eta nesken figura sustatzea eta ikusaraztea zeinen garrantzitsua den balioan jartzen ipiniko du arreta munduak berriro ere, betidanik oso gizonezkoena izan den zientziaren sektoreari bereziki erreparatuz.

Ekimenarekin bat egin eta aurrea hartu nahi izan dio Elhuyarrek nazioarteko egun horri, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren mesedean urrats garrantzitsuak bultzatu asmoz. Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango da otsailaren 11. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen 2016an, emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan zezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoa sustatzeko. Egun horretarako, Otsailaren 11 erakusleihoak ekimena jarri du martxan Elhuyarrek, eta Abanto-Zierbena, Barakaldo, Beasain, Bilbo, Deba, Elgoibar, Gueñes, Ibarra, Laudio, Ordizia, Plentzia eta Zarauzko 290 saltokik hartuko dute parte.

Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta atonduko dute dendako erakusleihoa. Horrela, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulga-tzaile bihurtuko dira dendariak, eta emakumeek zientziari egindako ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Iaz bezalaxe, aurten ere ginkana batean parte hartzeko aukera izango da herri hauetan: Abanto-Zierbenan, Barakaldon, Bilbon, Elgoibarren, Gueñesen, Laudion eta Ordizian.

“Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa jaitsi, eta, dendaz denda, omendutako 12 emakumeen kartelak topatu eta bertako QRak eskaneatu beharko dira. Behin emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horri buruzko galdera bati erantzun beharko diogu, saltokiz saltoki 12 emakumeen QR kodeak bilatu eta galdera guztiei eran-tzun arte. Herritarren artean eta ikastetxeetan ginkanak iaz izan zuen arrakasta ikusita, aurten egokitu egin dituzte galderak, parte-hartzaileen adinaren arabera zailtasun-maila desberdinekoak prestatuz”, azaldu zuten Elhuyarreko antolatzaileek. Horretaz gain, Otsailaren 11 erakusleihoak egitasmoan ikusgai egongo diren irudietan oinarriturik, Emakumeak zien-tzialari eta teknologo erakusketa zabalduko da otsailean Astigarragan, Barakaldon, Bilbon, Plentzian, Zarau-tzen eta Donostiako Eureka Zientzia Museoan.

“Ekimen hori Bizilaben baitan sortu zuen Elhuyarrek orain lau urte, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak burutzeko aisialdi- eskain-tzaren osagarri. Steam hezkuntza plataformaren bitartez, neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte hartzea bultzatzearen alde dihardu Elhuyarrek urte osoan zehar, emakume zientzialarien lana balioan jartzen eta bistara-tzen, erreferenteak sortzeko eta, beste zenbait proiekturen bitartez, emakume zientzialarien eredua gazteei hurbiltzeko helburuarekin. Hala, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera eskaintzen zaie gazteei, uste okerrak eta estereotipoak gainditzeko”, azpimarratu zuten. “Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunari lotuta, beste hainbat ekintza ere antolatu ditu Elhuyarrek. Teknopolisek saio berezia prestatu du, eta otsailaren 10-11ko asteburuan emango da ETB1en eta ETB2n. Besteak beste, zientziaren munduak premiazkoa duen paradigma-aldaketari buruz arituko dira Uzuri Albizu EHUko ikertzailearekin, eta belaunaldi ezberdinetako emakume zientzialarien esperientziak ere jasoko dituzte BRTAko ikerketa-zentroetan. Bestalde, Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila irratsaioak ere gai hori izango du hizpide nagusi otsailaren 9ko saioan, eta Donna Strickland 2018ko fisikako Nobel sariduna izango da elkarrizketatu nagusia. Historian Nobel sari hori irabazi duen hirugarren emakumea da. Laser-pultsu ultralaburrak egitea lortu zuen, gerora, medikuntzan pin-tza optiko moduan erabili izan direnak”.

Eta amaitzeko, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko egunerako, Elhuyarrek bat egingo du, noski, Emakumeak zientzian ekimenaren 8. edizioarekin, eta, horretarako, elkarlanean jardungo du zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle garrantzitsu diren beste 31 erakunderekin: Achucarro, Bcmaterials, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-EHU), Cic biomagune Deustuko Unibertsitatea, Ehu Informatika, Ehu Kimika, Aranzadi Zientzia Elkartea, Basque Artificial Intelligence Center (Baic, Basque Centre for Climate Change, Basque Center for Applied Mathematics (Bcam), Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), BioBizkaia, Biodonostia, Ceit, Cic energigune, Cic nanogune, Cidetec, Donostia International Physics Center, Eureka! Zientzia Museoa-Kutxa Fundazioa, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Ikerlan, Ingeniariak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Mubil, Euskadiko Parke Teknologikoa, Polymat, Tecnalia, Tecnun, Ehu Ingeniariak eta Vicomtech.

Xehetasunez

  • Ekimena. Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango da otsailaren 11n. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen 2016an, emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko. Egun horretarako, Otsailaren 11 erakusleihoak ekimena jarri du martxan Elhuyarrek, eta Abanto-Zierbena, Barakaldo, Beasain, Bilbo, Deba, Elgoibar, Gueñes, Ibarra, Laudio, Ordizia, Plentzia eta Zarauzko 290 saltokik hartuko dute parte, otsailaren 1etik 11ra. Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Bigarren urtez jarraian, ginkana batean parte hartzeko aukera ere izango da herri hauetan: Abanto-Zierbena, Barakaldo, Bilbo, Elgoibar, Gueñes, Laudio eta Ordizia.
  • Esaldia. ““Ekimen hau Bizilaberen barnean sortu zuen Elhuyarrek, duela lau urte; hau da gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi- eskaintzaren barruan. Steam hezkuntzaren bitartez, Elhuyarrek urte osoan dihardu neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten bultzatuz”.