2023ko Aspace Egunean martxa inklusibo bat egingo da
Donostia – Aspace Gipuzkoak garun-paralisia duten pertsonen aldeko martxa inklusiboarekin bat egiteko deia egin zien atzo herritar guztiei. Datorren larunbatean izango da, Donostian, 2023ko Aspace Egunarekin bat. Martxa Alderdi Ederretik abiatuko da goizeko 11.00etan eta Goienetxe zentroan amaituko da elkartasun bazkari batekin.
Rosa Iglesias Aspace Gipuzkoako presidenteak eta Maite Peña Zaintza eta Gizarte Politiketako foru diputatuak prentsaurrekoan aurkeztu zituzten antolatuko ekitaldi guztiak, urriaren 6ko Garun Paralisiaren Munduko Egunarekin ere bat eginez.
Alde batetik, bihar 19.00etan, Donostiako Orfeoiak Aspace Gipuzkoaren aldeko elkartasunezko kontzertua eskainiko du Santa Maria Basilikan.
Era berean, urtero bezala, 2023ko Aspace Eguna antolatu dute, eta aurtengoan martxa solidario bat egingo dute; goizeko hamaiketan abiatuko da Alderdi Ederretik eta 13.00etan Ondarretan amaituko da, Musikeneko ikasleen musika lagun.
“Garun-paralisia duten pertsonak ikusaraztea eta pertsona guztien inklusioan eta eskubideetan aurrera egiteko beharra Gipuzkoako gizarte osoarekin partekatzea” izango du helburu, Iglesiasek azaldu zuenez.
Goiza amaitzean elkartasun bazkaria egingo dute Aspaceren Goienetxe zentroan. Bertan 600 lagunetik gora espero dituzte, familiak, garun-paralisia duten pertsonak, profesionalak eta boluntarioak bilduko direlarik.
Maite Peñak bat egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean Aspace Egunarekin, eta erakunde horrek “gipuzkoar guztioi sekulako ekarpena egiten diguten erakunde sozialen ondoan jarraitzeko bokazio eta apustu sendoa” azpimarratu zuen. “Oso egun berezia da, partekatzeko eta ikusarazteko eguna”, gaineratu zuen.
Aspace “erreferentea da” Gipuzkoan, nabarmendu zuen foru diputatuak; “gure lurraldeko gizarte politiken protagonista izan da 50 urte baino gehiagoan”.
Temas
Más en Sociedad
-
Fallece Cecilia Giménez, la restauradora del 'Ecce Homo' que dio la vuelta al mundo
-
La calidad del aire en Euskadi ha sido "buena" durante más del 90% de días del año
-
El 'Gordo' rompe la convivencia en Villamanín entre llamadas al consenso
-
ELA asegura que en las residencias se trabaja en servicios mínimos todo el año