Euskadiko Haur eta Nerabeen Legeak,” ikuspegi aurrerakoi batetik”, adingabeek “entzunak izateko eta haiei eragiten dieten erabakietan parte hartzeko duten eskubidea” jasoko du, haurrak eta nerabeak “eskubide osoko herritarrak direla” bermatzeko.

“Ikuspegi horrekin, ahotsa emateaz gain, beraien etorkizunean eragiteko gaitasuna formalizatzen zaie”, azaldu zuen Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Eusko Legebiltzarrean lege-proiektua aurkezteko agerraldian.

Melgosa sailburuaren hitzetan “adingabe izateak ez du esan nahi eskubide demokratiko gutxiago izatea”, eta dei egin die erakundeei, alderdiei eta familiei “haiei entzun eta kontuan hartzeko”, haurrek eta nerabeek “gizartean eragile aktiboak izan behar dutelako”.

Legeak adingabeei ematen dien protagonismo horretaz gain, testuak haien interes gorenaren nagusitasuna azpimarratzen du, eta printzipio nagusi hori, eragiten dieten erabaki eta politika guztien “erdigunean” kokatu behar da, “haien izenean hartutako edozein ebazpen benetan haien ongizatearen aldekoa izango dela” bermatzeko.

Lege-proiektuak bizitzeko eskubideari eta osotasun fisikoari lotutako “tratu egokiaren” kontzeptuan ere sakontzen du, “abusu edo zabarkeria fisiko oro desagerrarazteko eta bereziki ahulak diren pertsona horiek” indarkeriatik babesteko.

Helburu horrekin, prebentzio-estrategien aldeko apustua egin nahi da “aurrea hartu eta arrisku-egoerak saihestuz”, bai eta “kaltegarritasun-egoera larrien” biktima diren adingabeei arreta eskaintzeko mekanismo sendoak artikulatzearen aldeko neurriak bultzatu ere. Sailburuak laburbildu zuenez, lege horrekin “prebentzio, kontzientziazio eta parte-hartze aktiboko kultura sortzea” lortu nahi da.

Haurren eta nerabeen eskubideak babestea eta sustatzea “edozelako ikuspegi partidista gainditzen duen erantzukizun partekatua da”, eta, horregatik, Eusko Legebiltzarreko talde guztiei dei egin zien sailburuak, “belaunaldi gazteenentzat etorkizun hobea bermatzeko etenik gabe lan egin dezaten”.

Argi berdea legealdi honetan

Legebiltzarreko taldeek egindako galderei erantzunez, legegintzaldi honetan onartzea nahiko lukeela esan zuen, eta arau horretan “sakontzeko eta lan egiteko” taldeek zein gobernuak erakutsitako jarrera nabarmendu zuen. “Guretzat oso garrantzitsua baita aurrera ateratzea”, errepikatu zuen.

Oposiziotik, lege horren ekarpen nagusia “paradigma aldaketa bat” dela esan zuen Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak, eta testua ondo zehazteko beharra aldarrikatu zuen, lege “konplexua” denez, gerora izango duen garapen arauemailea “zeharka politika publiko guztietara eramatea eta inertziak haustea ez delako erraza izango”.

Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Isabel Gonzálezek ere, Gobernuak Legebiltzarrera bidalitako lege-proiektua “oso asmo handikoa eta zabala dela” onartu zuen, baina “berandu datorrela” salatu zuen, “legegintzaldi honi denbora gutxi geratzen zaiolako”.

PPko legebiltzarkide Laura Garridoren iritziz sailburuak emandako azalpenak oso “generikoak” izan omen ziren; eta gogora ekarri nahi izan zuen Legebiltzarreko izapidean zehar bere taldeak hainbat agerraldi eskatu dituela, hasiera hasieratik “lege proiektu garrantzitsu horri buruz gehiago jakin eta borondate onez laguntzeko asmoz”.

“Nahi bada, ahal da”

Bestalde, EAJko legebiltzarkide Eva Juezek izapideak egiteko epeak aipatu zituen, “nahi bada, ahal da” azpimarratuz. “Buru-belarri” lan egin beharko dela onartu zuen, baina lege honek “merezi” duela ahalegin hori egitea, ahalik eta babes handienarekin onar dadin.

Azkenik, PSEko legebiltzarkide Gloria Sanchezek argi azaldu zuen euskal sozialistek “ahalegin guztiak egingo dituztela ahalik eta adostasun handiena bilatzeko” eta ganberan lanak amaitu arte igarotzen den denbora “ahalik eta laburrena izatea” nahiko omen lukete, “lege hori ahalik eta azkarren” indarrean izan dadin.

En corto

Derechos

Buen trato. La ley también integra el concepto de buen trato, ligado al derecho a la vida y a la integridad física y psíquica. Para ello se centra en la promoción, prevención e intervención en situaciones perjudiciales para el desarrollo y la protección de los y las menores, tanto en casos de violencia como de desprotección en el ámbito familiar.

Entidades

Órganos. La consejera de Asuntos Sociales, Nerea Melgosa, explicó que “uno de los elementos clave de esta legislación es la creación de órganos e instrumentos especializados, como el Órgano Interinstitucional para la Infancia y la Adolescencia y el Sistema Vasco de Información sobre la Infancia y la Adolescencia, entre otros. Estas entidades nacen con el propósito de recopilar datos, fomentar el diálogo y apoyar el desarrollo de políticas transversales”.

Ampliación

Ley estatal. En sintonía con la legislación estatal, la nueva ley complementa y amplía lo establecido en normativas estatales, “adaptándose a las realidades y necesidades específicas de Euskadi”.