Lan bikaina. Euskararen erabilera areagotzeko lan handia egiten ari diren hiru entitate saritu ditu aurten Bai Euskarari elkarteak. Donostiako Miramar jauregian egin zen atzo sari banaketa. Adimen artifizialarekin lanean dihardu Hupi enpresak eta guztiz erdalduna den sektore batean euskarari leku egiten ari dira sortu zirenetik. Sariarekin Errigorak Nafarroako hegoaldean euskararen alde egiten ari den lana eskertu da eta Sorlandek leloak euskaraz sortu daitezkeela erakusteko ahalegina ere.