Herri Urratsek eszena bakarra izango du aurten
Euri zaparradek Senperen eragindako uholdeak ikastolen aldeko festa baldintzatu du
Gaurkoa ez da egun lasaia izan Senperen. Goizetik atertu gabe egin du euria eta, ondorioz, uholdeak gertatu dira Iparraldean.
Seaskak gau arratsaldean jakinarazi duenez, “eguraldiak baldintzatua” aurtengo Herri Urratsa, 40. edizioa betetzen duen urtean, “ez da oihikoa izango”.
Herriko etxearekin hitzegin eta egoera aztertu ondoren, Iparraldeko ikastolen festa aurrera eramateko baldintza egokiak bermatzen ez direnez, eszena bakar bat erabiltzea erabaki da, Araba gunea. Seaskak azaldu denez, segurtasun arrazoiengatik jarduera murriztu behar izan dute gainerako guneetan.
Era berean, programa aldatzeko erabakia hartu da eta 12.00etan hasiko dira ekitaldiak, ez 10.00etan ohi bezala.
Araba gunean, besteak beste, Zetak, Neoma, Xutik eta Su ta Gar taldeekin gozatzeko aukera izango da biharkoan.
Gipuzkoa eta Baxe Nafarroa guneak ere ireki egingo dira janaria eta edaria eskaini ahal izateko. Bi gune hauetan ez da ginerako ekitaldirik antolatuko.
Temas
Más en Sociedad
-
Los embalses españoles están al 82,5% de su capacidad, record para la época en al menos 40 años
-
La Ertzaintza inculpó a 1.306 personas con armas blancas en 2025
-
El TS da carpetazo definitivo a la planta de tratamiento de residuos de de la industria papelera de Valogreene Paper en Bergara
-
Absueltos los activistas acusados de ayudar a cruzar a Francia a migrantes en la Korrika
