Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak kalitatezko lanbide prestakuntza aurreratua eta berritzailea eskaintzen du. Ikastetxe publiko honen eskaintza askotarikoa da, proiektuetan eta metodologia berrietan oinarritua, eta enpresa eta erakundeei zerbitzua emanez. Partaidetza, prestakun-tza eta elkarlana oinarri gisa hartuta, pertsona arduratsu, ekintzaile, eleaniztun eta trebeak heztea du helburu, eta horretarako, irakaskuntza pertsonalizatua eta metodologia aktiboak erabiltzen dituzte. Gainera, kalitatea eta berrikuntza bermatzeko, Tknika zentroarekin lankide-tzan aritzen da.

Tolosaldean erreferentziazko zentro bilakatu da, azken hamarkadan hartzen duen ikasle kopurua bikoiztuz; izan ere, 2022-2023ko ikasturtean 700 ikasletik gora ari dira aipatu zentroan, bertan ikasten dutenen laneratze-tasa %94koa izanik. 

Bere hezkuntza-eskaintzaz haratago, arratsaldeko ordutegian langileentzako, langabetuentzako eta enpresentzako neurrira diseinatutako ikastaroak eskaintzen dituzte. Enpresei laguntza teknologikoa ere ematen die, eta hainbat proiektu egiten ditu enpresekin elkarlanean. 

Metodologia aurreratuak 

Hezkuntzaren eraldaketa fasean gauden honetan, Tolosaldea LHII metodologia berrietan erreferentzia garrantzitsu bat da, ikasketa kolaboratiboa landuz eta zeharkako gaitasunei behar duten garrantzia emanez. Horretarako, irakasleen konpromisoaz gain, haien heziketak duen garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da. 

Eredu eleanitza 

Eleanitza proiektuaren bidez ikasgai batzuetan ingelesez ikasteko aukera dute ikasleek. 

Ekintzailetza 

Ikasenpresa programa ziklo guztietan ematen da, enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzeko eta ekintzailetasunari loturiko gaitasunak sustatzeko (sormena, berrikuntza, talde-lana, ekimena, lidergoa, konpromisoa, etab.). 

Bikaintasun sarea

Eskualde zein Estatu mailako sektore estrategikoetako bat den Mekatronika Industrialaren arloan, Estatuko bikaintasun sarerako aukeratu dute. Institutuak milioi bat euroko diru laguntza jasoko du aurkeztutako proiektua martxan jartzeko.

Heziketa Duala 

Heziketa Duala da Tolosaldea institutuaren beste ezaugarrietako bat. Bigarren ikasturteko ikasleek aukera izaten dute ikasgelako eta lan-munduko edukiak uztartzeko. Enpresa munduarekin harremana izateko aukera paregabea izateaz gain, Dualean parte hartzen ari diren bitartean, soldata bat jaso-tzen dute. Bestalde, bigarren urtez, lehenengo mailako ikasleek ere parte hartu ahal izan dute Dual formatoan, maiatza inguruan hiru astez enpresetan praktikak eginez.

Lan-praktikak

Praktika ordu kopuru altua egiteko aukera dute ikasleek. Gainera, bigarren mailako azken hiru hilabetean praktikak egiten dituzte. Bestalde, Erasmus+ programaren barruan, atzerriko hainbat herrialdeetan ikasketak eta enpresetan praktikak egiteko aukera dute.

Tolosaldea LHII: hezkuntza-eskaintza

ERDI MAILA

- Soldadura eta galdaragintza

- Mekanizazioa

- Mikroinformatika sistemak eta sareak

- Instalazio elektriko eta automatikoa

- Merkataritza jarduerak 

- Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaritza

GOI MAILA

- Plataforma anitzeko aplikazioen garapena (berria)

- Administrazio eta Finantzak

- Mekatronika industriala

- Automatizazioa eta robotika industriala

- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

- Eraikuntza metalikoak

- Instalazio termikoak eta fluidodunen mantentzea

- Egokitzapen fisikoa

- Sareko informatika-sistemen administrazioa

ESPEZIALIZAZIO ZIKLO BERRIAK 

- Interneteko Sistemen Instalazio eta Mantenua (IOT)

- Elkarlaneko Robotika