Euskaltzaindiak Joan Arin Dorronsororen toponimia-bilduma digitalizatu du
Ataun inguruko ahozko eta idatzizko erreferentziak oinarri hartuta egindako ikerketa lan sakona da
Joan Arin Dorronsorok (1892-1972) egindako toponimia-bildumaren ortografia digitalizatu eta egokitu du Euskaltzaindiak.
Egilea aitzindaria izan da Euskadin mota horretako ikerketak burutzen, eta bere jaioterriko Atauni buruzko ahozko erreferentzia ugari bildu ditu, baita marrazkiekin ilustratu ere.
Euskaltzaindiak atzo ohar baten bidez azaldu zuenez, digitalizazio lan hori, Joxemartin Apalategi Begiristain bekari eta Euskaltzaindiak berak eta Ataungo Udalak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker egin ahal izan da.
Ikerketarako beka horren baitan, Dorronsorok egindako lana aztertu da, eta, aldi berean, ortografia eguneratu zaio, izenak gaur egun ere erabilgarri izan daitezen.
Luis Mari Zalduak, Paskual Rekaldek, Mikel Gorrotxategik eta Txema Zubizarretak osatu dute Euskaltzaindiaren datu-basea, toponomistak berak emandako erreferentzia guztiekin.
Joan Arin Dorronsoro 1892an jaio zen San Gregorio auzoko Telleriazpi baserrian. Gasteiz, Artzubiaga eta Garaiongo (Araba) seminarioetan ikasi ondoren, Ataunera itzuli zen. Bertan, Joxemiel Barandiaranekin harremana egin eta harekin kolaboratzen hasi zen.
Bizitzan zehar hainbat idazlan argitaratu zituen Dorronsorok, eta, aldi berean, bere ikerketak marrazkiekin aberastu eta janzten zituen: Goierriko errekak, bideak, etxeak eta baserriak, aletegiak eta oilategiak, erabiltzen ez ziren orubeak, belardiak, basoak eta larre-zelaiak.
Temas
Más en Sociedad
-
Euskadi activa la alerta naranja para este sábado por olas de más de cinco metros
-
Una modificación en la Ley del Medicamento permitirá a los veterinarios prescribir según su criterio
-
IA privada: el nuevo frente en la guerra por la soberanía digital
-
Alerta naranja: cierran el Paseo Nuevo, el espigón, el Peine del Viento y el Urgull