82 urte ditu Juan Larrañaga getariarrak eta oso pertsona aktiboa da. Izan ere, boluntario lanak egiten ditu Nagusilan elkartean eta Gipuzkoako Elikagai Bankuan. Azken honetan, gainera, Zarautz inguruko banaketen koordinazioaz arduratzen da, txandak eta elikagaiak antolatuz. Horrez gainera, margolari aparta da eta hainbat erakusketa eskaini ditu. Zaletasuna nondik datorkion galdetuta, “familiak Getarian zuen hotelean ostatu hartzen zuten margolariengandik” jaso zuela dio.