Gipuzkoako Foru Aldundia: Diputatuen Kontseiluak bilerak euskaraz garatzen jarraituko duela berretsi du
Euskaraldiarako izen-ematea zabalik dagoela, urte osoan zehar arigune iraunkor gisa lan egingo duela jakinarazi du
Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak euren lana euskarazgaratzen jarraitzeko nahia berretsi du eta bileretan euskara erabiltzen jarraituko du. Halaxe jakinarazi du astearte honetan Eider Mendozak, Gobernantza diputatu eta Aldundiko bozeramaileak, Diputatuen Kontseiluko azkeneko bileraren ostean.
Aurtengo Euskaraldiko izen-ematea zabalik dago oraindik eta bitarte horretan erabaki du organo honek arigune iraunkor gisa lan egitea urte osoan zehar. Hau da, bileretan "euskararen erabilera lehenesteko ohitura" izango dute, beti ere Gipuzkoako gobernuko kide bakoitzaren ahobizi(euskaraz hitz egiteko gaitasuna duena) edo belarriprest (euskaraz ulertu dezakeena) izaera kontuan izanik.
Izan ere, azken urteotan Aldundiko Kontseiluak euskaraz garatu izan du bai bere jarduna, bai bere hartu-emana ere. 2020ko Euskaraldian arigune izatea "lagungarri" suertatu omen zitzaien "ariketa kolektibo" gisa, "hizkuntza ohitura horiek finkatzeko". Urte hartan, 190 arigune ezarri ziren Gipuzkoako Foru Aldundian eta 1.140 langilek parte hartu zuten bertan.
Temas
Más en Sociedad
-
La Diputación ofrecerá 86 nuevas plazas para avanzar en la renovación de su plantilla
-
La Diputación da un nuevo paso para culminar la Ronda Sur de Irun
-
Osakidetza adjudica por 5,5 millones cuatro equipos de resonancia magnética de última generación
-
Seis de cada diez alcaldesas y concejalas vascas afirman haber sufrido violencia sexista